Pasa den astelehenean, hilak 23, BIM (Beasain, Irun, Madrid) murriztua burutu genuen, egungo hitzarmena ez salatzeko LABek egindako proposamenaren inguruan erabakitzeko eta honela, 2 urtetarako daukagun ultraaktibitateaz baliatuz, negoziaketa langileontzako egokiagoa izan daitekeen egoera batera (ez dakigu oraindik noiz arte) atzeratu asmoz. Duela hilabete inguru egindako afiliatu batzar batean azaldu eta onartu genuen, egun bizi dugun lan karga egoeraren ondorioz, …
Read More »albisteak
Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea
Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. “A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?” Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta. Kalean behera …
Read More »Hitzarmen duinak borrokatuko ditugu metalgintzan langileen aktibazioaren bidez
Egungo egoera Negoziazio kolektiboa metalgintzako sektorean, gainerako sektoreetan bezalaxe, langileen lan baldintzak hobetzeko bitarteko nagusietako bat izan ohi da. Izan ere, prekarietateari muga jartzeko, enplegu duina sortzeko nahiz aberastasuna era justuago batean banatzeko tresna eraginkorra izan ohi da. Enpresen eta langileen arteko harremanak orekatzeko ezinbesteko tresna. Gaur, oreka hori zeharo apurtu da. Patronalak negoziazio kolektiboa bahituta dauka. Jada erabaki du, …
Read More »CAFeko eta EULENeko LANGILEEI
Idatzi honen bitartez, azken hilabete hauetan gertatu denaren berri eman nahi dizuegu: LAB-CAFek irailean argitaratu zuen INFOan adierazi zuen bezala, garbiketako langileak berriz ere enpresa bakarraren pean bildu dira: EULEN. Gogoratuko duzue, orain dela 3 urte baina gehiago, CAFek garbiketa zerbitzua bi enpresen artean banatzea erabaki zuela. Helburua garbia zen, langileak banatu eta 1NE enpresarekin zeukaten Enpresa Batzordea desagerraraztea. Orain, …
Read More »AFILIATU BAZKARIA 2015
Aurtengoan ere ailegatu zaigu, urtero legez, LAB-CAF osatzen dugun lankideok lagunarte eder batetaz gozatzeko parada. Aurtengoan ere ihazko esperientzia ona kontutan hartuta, bazkaria egingo dugu eta berau Zaldibian izango da. Bazkarira joateko asmoa duzuenok hiru bide hauetakoren bat jarrai dezakezue: eman zeuon izena LABeko delegatu bati, deitu 1487 telefonora edo eta idatzi mezu bat lab@caf.net helbidera azaroak 10 baino lehen. …
Read More »Cartera Socialaren erronken inguruko LABen ibilbidea eta kokapena
Urriaren 27an burutuko den Cartera Socialaren Administrazio Kontseiluaren bilerari begira, argitaratu berri ditugun aldizkari eta bideo hauen bitartez, Cartera Socialak bere hastapenetik gaur egun arte egin duen ibilbidea eta etorkizunean izango dituen erronken aurrean, LABetik egiten dugun hausnarketaren berri eman nahi dugu. Bideoa euskeraz ikusi Bideoa gaztelaniaz ikusi
Read More »III. SAILEKO PRESERIEAK
Egituretan LABek preserieen jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuen. Hainbat hilabete joanda, eta preserie horietako askotan egonda, prozesu horren balorazioa egiteko unea iritsi da. LAB ez dago ekoizpen-sistema hobetzearen aurka. Gure iritziz, fabrikazio-sistema hobetzea dakarren guztia positiboa da produktu hobea eta lehiakorragoa lortzeko. Helburu horren alde bagaude ere, LABek oso argi dauka bere eginkizun nagusia langileen eskubideak defendatzea dela, eta, halaber, argi egongo garela …
Read More »LANGILE BATZARREN EMAITZAK
Gaur goiz eta arratsaldez lan kargen inguruan burututako batzarretan egindako bozketen kontaketa egin eta gero, ondorengo emaitza hauek eman dira: Emaitza hauek kontuan izanik 2015erako lan kargen faltei buruz Zuzendaritzak mitigaziorako aurkezturiko azken proposamena onartzen da.
Read More »ALTERNATIBEN HERRIA. BILBO U24
CAFeko Enpresa Batzordeak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladak datorren 2015eko urriaren 24rako Bilbon antolatu duen Alternatiben Herria ekimenarekin bat egin du eta bide batez dei egiten die langile orori ekimenarekin bat egin eta egun horretan Bilbora gerturatzeko. Alternatiben Herria Bizitza burujabea eskubide osoz Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanbladako …
Read More »AFILIATU BATZARRA ETA KOMITEAREN OHARRA
Lan kargen egoerak eta Zuzendaritzarekin daramagun negoziaketak afiliatu guztioi azaldu asmoz, LAB-CAF Sail Sindikaletik, datorren asteartean urriak 20, burutuko den afiliatu batzarrerako deialdia luzatzen dizuegu. Batzarra, *15:45etan LABeko eskualdeko egoitzan izango da. Bestalde Zuzendaritzak atzo goizean helarazi zigun dokumentuari Komitean ohar tauletan jartzeko adostu genuen oharra. Enpresa Batzordearen Oharra
Read More »