albisteak

Altxa #m17|an Lanbide Heziketako prekarietatearekin amaitzeko!

Gaur martxoaren 17, Ikasle Abertzaleak, Ernai gazte antolakundeak eta LABek deituta, baterajotze nazionala egingo dugu Lanbide Heziketan ikasten ari diren gazteek bizi duten egoera larria azaldu eta gutxi batzuen interesak asetzeko gazte askoren hezkuntza eta praktikaldiak prekarizatzen dituztela salatzeko. LANBIDE HEZIKETAko ikasleek lan munduan eta praktikaldietan pairatzen duten egoera ezaguna da guztiontzat eta askotan salatu izan dugu. Krisiaren aitzakiarekin patronala …

Read More »

Cartera Socialen inguruko LABen jarrera eta alternatiba

Iragan urriaren 27an, Zuzendaritzak langile berriak Cartera Social-era sartzeko proposamena egin zuen. LAB sindikatuak positiboki baloratzen du Zuzendaritzak urrats hori eman izana,  eta halaxe jakinarazi genuen bileran bertan. Hala ere, gure iritziz, egungo kontratuetako baldintza beretan egindako eskaintzak berak, ez du inolako ekarpenik egiten CS-k dituen arazo larriei irtenbidea emateko; alderantziz baizik, sistema bere horretan iraunarazten da, duela hainbat urtetik …

Read More »

Urtea hasi zenetik 14 langile hil dira lan istripuz

Herenegun hilak 14, Ondarroan dagoen Santa Klara izotz enpresan gertatutako kalderaren leherketaren ondorioz gutxienez bi langile hil ziren. Heriotz istripu honetako hildakoetako bat LABeko delegatu eta militantea zen. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu hildakoen sendi, lagun eta gertuko guztiei. Modu berean gogor salatu nahi dugu heriotz berri hauekin, gutxienez Euskal Herrian, urtea hasi denetik 14 langile …

Read More »

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu. Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren …

Read More »

Lan istripuen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi daude

Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, eta Ibon Zubiela, Lan Osasuneko arduradunak, “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu dute (ohar tauletan zintzilikatu dugu). Bertan, 2015ean lan istripuek gora egin dutela salatu dute, %8,7. Egunero 267 lan istripu gertatzen dira, 5 minuturo bat. 6 egunik behin langile bat hil da lan-istripuz 2015ean. Egunero, 12 gaixotasun profesional kasu aurkitzen dira. Ainhoa …

Read More »

Zaintza zaindu. Sinadura bilketa CAFen

“ZAINTZA ZAINDU. Langile gehiago, zerbitzu hobea” izenarekin zerbitzu sozialetako ratioak eta arreta hobetzeko kanpaina jarri du martxan LABek. Kanpaina honekin, gizarte zerbitzuen egoera kaleratzearekin batera, sinadura bilketa baten bidez adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan arreta duintasunez eman ahal izateko langile gehiagoren beharra erakutsiko dugu. LABen proposamena Sinadura bilketa honekin, adinekoen, adin txikikoen eta aniztasun funtzionala dutenen zentroetan …

Read More »

Munduko Sindikatu Federazioen 17. Batzarra urrian Hegoafrikan

2016ko urrian Munduko Sindikatu Federazioaren 17. Batzarra izango da Hegoafrikako Durban hiriburuan. Munduan langile askok bizia galtzen dute lanean urtero, NLEaren datuen arabera 5.000. Honen aurrean eta kapitalismoa datu hauen erantzule dela salatzeko, MSFak Batzarraren lan lerroak, segurtasuna eta osasunaren aldeko borroka lantokietan, eta langileok mundu mailan paiaratzen ditugun eraginak azaltzen dituen bideoa osatu du.   https://youtu.be/9oN0eX84jzw http://www.lab.eus/eu/nazioartea/249-fsm/4939-munduko-sindikatu-federazioen-17-batzarra-urrian-hegoafrikan-

Read More »

EKAINAK 19: Erabakia gure esku

 Atzo asteartea, otsailak 2, Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) egindako deialdiari jarraiki, CAFeko goierritarrok ere gure babesa eta atxikimendua eman genion Goierriko Gure Esku Dagoren ekimenez ekainak 19an egin asmo den galdeketari. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu sinatzera gerturatu zineten guztioi.

Read More »