CAFeko Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SARE – HERRITAR PLATAFORMAK, Donostian, datorren larunbatean, urriak 15rako deituriko manifestazioarekin eta dei egiten die langile guztiei bertan parte hartu dezaten: Urriaren 15ean larriki gaixorik dauden euskal presoen eskubideen alde Donostiako kaleak beteko ditugu. Iraila hasieran, kurtso politiko berria erabakiorra izan dadin, aktibazio ziklo berri bat irekitzera …
Read More »albisteak
LAB-CAF SAIL SINDIKALAREN JARRERA CAFeko ZUZENDARITZAK ALTZAIRUTEGI SAILEKO JARDUERA BERTAN BEHERA UTZI NAHI DUELA-ETA
CAFeko zuzendaritzak Enpresa-Batzordeari jakinarazi dio heldu den urtarrilaren 1etik aurrera enpresako altzairutegi historikoaren instalazioan altzairua ekoizteari utzi asmo diola. LAB – CAF altzairutegiko jarduera eteteko planaren aurka dago; izan ere, CAFeko zuzeneko 40 lanpostu eta gure instalazioetan iraunkorki lan egiten duten azpikontratetako beste 7 lanpostu galduko dira. Zuzendaritza salatu nahi dugu, halaber, bere proposamenean pertsona horiek aipatu ere egiten ez …
Read More »Borroka sindikala indartuko dugu langileok burujabetza prozesu baten aldeko palanka izateko
Gipuzkoako herrialdeko delegatuen batzarra burutu genuen pasa den ostiralean Donostian. Bertan, sindikatuak egiten duen egoeraren irakurketa azaldu eta urteko erronkak aurkeztu ziren. Ainhoa Etxaide, LAB eko Idazkari Nagusiak azpimarratu zuen, “langileak antolatzen jarraituko dugula eskubide sozial, laboral eta politikoen defentsan”. Norabide horretan aurrera egin ahal izateko “euskal langileok gure interesak eta eskubideak defendatuko dituzten ordezkariak behar ditugula” azaldu zuen Etxaidek. …
Read More »Milaka langilek gure hitza errespetatua izan dadin aldarrikatu dugu
Milaka euskal langile bildu gara Gasteizko kaleetan gure haserrea adierazi eta argi uzteko dugu ez dugula iruzurrik onartuko. Uztailaren 22an, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGTk sinatu zituzten negoziazio kolektiborako eta elkarrizketa sozialaren instituzionalizazioaren inguruko akordioak patronalaren aldekoak dira eta euskal langileei bizkar ematen die. Horregatik hain zuzen ere Gasteizen elkartu garenok norabide aldaketa exigitu diogu Jaurlaritzari. Beste behin, …
Read More »Lan munduaren aldaketa eragotzi nahi duen Jaurlaritzak aurrean izango gaitu
Negoziazio kolektiboari eta elkarrizketa sozialaren egoerari buruzko prentsaurrekoa eman dute gaur LAB eta ELAko Idazkari Nagusiek. Uztailaren 22an Eusko Jaurlariztzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek lortutako akordioa gogorki salatu genuen bere momentuan. Ainhoa Etxaideren aburuz akordioaren larritasunaren aurrean “urrats berri bat” ematea ezinbesteko jotzen dugu, horregatik iraliaren 20an, Gasteizen “IRUZURRIK EZ. Por un marco laboral propio, langileon hitza errespetatu” …
Read More »CAF-I ESLEITU DIOTE HOLANDAKO AMSTERDAM HIRIRAKO TRANBIEN HORNIKUNTZA PROIEKTUA
GVB Activa B.V. enpresa publikoak, Amsterdamen garraio-lanez arduratzen denak, CAF hautatu du tranbia berriak hornitzeko. Kontratuak 63 unitate biltzen ditu, eta beste 60 tranbia zabaltzeko aukera ere jasotzen du. CAFek Amsterdamerako proposatutako tranbiak Urbos plataformakoak dira. Solairu baxuko ibilgailua da, bi norabidekoa, eta diseinu modernoa azken belaunaldiko ekipamenduekin konbinatzen du. Tranbia berri horiek irisgarritasunik handiena eskaintzen dute, erosotasunari, errendimenduari eta …
Read More »Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu CAFek 353 milioirengatik
CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresak beste kontratu bat erdietsi du, oraingoan Europako hiriburuan. Bruselako Garraio Interkomunalen Sozietateak (MIVB/STIB) 12 hilabeteko hornikuntza-kontratua esleitu dio Beasainen egoitza duen fabrikatzaileari, CAFek ohar batean jakinarazi duenez. Sinatutakoaren arabera, Bruselako Metroaren 43 unitate egingo ditu euskal enpresak, 12 hilabeteko epean beste 47 egiteko aukerarekin. Trukean, 353 milioi euro jasoko ditu CAFek. STIB da …
Read More »Negoziazio kolektiborako euskal esparruaren defentsan berresten gara
ELA eta LAB sindikatuek agerraldi bateratua egin genuen atzo, Donostian. Joan den uztailaren 22an Eusko Jaurlaritzak, Confebask eta CCOO eta UGTek sasi-gizarte elkarrizketarako mahaian sinatutako akordioa salatu eta haren larritasunaz ohartarazi genuen bi sindikatuetako bozemaleek. Pasa den astean Jaurlaritza, CONFEBASK eta CCOO–UGTk, hilzorian zegoen elkarrizketa sozialeko mahaia berpizteko borondate argia erakutsi dute. Bi akordio egin zituzten, bata negoziazio kolektiboari buruzkoa eta …
Read More »CAFeko III. BERDINTASUN PLANA
Azken hilabeteotan Berdintasun Batzordea (GG.BBtako eta sindikatuetako ordezkariez osatua) III. Berdintasun Planaren osaketan ari da. Horretarako Enpresak 2014 urteari dagokion gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruko diagnositik abiatuta, berdintasun plan berriaren zirriborroa aurkeztu zigun gainerako eragileoi. LABetik garrantzi handia eman genion bere garaian, Hitzarmenean Berdintasunari buruz jasotzen zenaz haratago, CAFen bertan Berdintasun Plan propio bat izateari eta beraz aktiboki …
Read More »Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu
Bilboko kaleetan egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera atera ditugu. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zear hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. INDUSTRIA Ekainaren 3an, eskualdeetan egingo diren mobilizazioetan industriako aldarrikapenei tartea egingo zaie, besteak beste, ETTen …
Read More »