albisteak

Lan munduan ere, aniztasun sexuala

Gaur, maiatzaren 17a, Trans-Lesbo-Homo-Bifobiaren kontrako eguna da. Horregatik, LABetik lantokietan sexu aniztasuna askatasunez bizi ahal izateko gida eta protokoloa berritzen ari gara eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan disidentzia sexu generikoko taldeak sortzen ari gara. Trans-Lesbo-Homo-Bifobiak hamaika aurpegi ditu eta toki guztietan ematen da, baita lan munduan ere: behin eta berriz estereotipoak erabiliz, bizitza sexuala etengabe kuestionatuz, iseka eginez, umiliatuz… Langile …

Read More »

EZ GURE IZENEAN

Enpresa Batzordeak, LAB, CCOO eta ESKren babesarekin eta ELAren abstentzioarekin ondorengo oharra publikatu du gaurko egunean: Pasa den apirilaren 6ean, Zuzendaritzak bilera batera deitu gintuen, BioDonostia Osasun Ikerketa Institututik, erraustegia eraiki aurretik eta ondoren, osasun frogak egiteko  CAFeko 20 langile boluntario behar zituztela helarazteko. Alde batetik, gogor salatu nahi dugu GGBBek Komiteari ezer jakinarazi aurretik, CAFeko langileekin honelako ikerketa bat egitea …

Read More »

Maiatzak 1: Lan, Bizi, Herri duina

Aurten ere Maiatzak 1an LABkideok kalera aterako gara. “Lan, bizi, herri duina” izango da aurtengo leloa, eta bi erronka izango ditu ardatz: eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartzea; eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotzea. LAB-CAFetik ere eskualdez eskualde antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu CAFeko langileoi. Zentzu honetan, Goierrin, Ordiziako plazan antolatu den …

Read More »

Lan Osasunaren nazioarteko eguneko protesta ekitaldiak

Gaur Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira, manifestazio bana burutu ditugu bai Beasain zein Irungo CAFen. Horrez gain Madrid eta Zaragozako CAFeko zentroetan ere protestak burutu dira. Besainen manifestazioaren ondoren amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara gure lankideak izan ziren Miguel Maria Arrese, Santos Cotelo Puente, Tomas Nazabal Mimendia eta Tomas Alcalde Garciari omenaldia egin asmoz. Urtea asi zenetik, 4 lankide hil zaizkigu amiantoarekin lan egin …

Read More »

APIRILAK 28, LAN OSASUNAREN EGUNA

Egun markatua dugu apirilaren 28a CAFen, urteak daramatzagu ekintza desberdinak burutzen egun honen harira. Protestak, asanbladak … ekintza interesgarri eta beharrezkoak egin direla deritzogu. Azken urteetan ordea egun honen benetako helburua betetzen ote genuen galdezka genbiltzan, hau da, egun honek salaketarako ere izan behar du, garrantzirik kendu gabe asanblada eta lan osasunean hobetzeari begira egin daitekeen guztiari baina ahaztu gabe …

Read More »

Altsasukoak aske!

Apirilak 16tik 27ra Madrilgo Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako epaiketa burutuko du. 2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batetan Guardia zibil batzuekin izandako liskar baten ondorioz, 8 gazte hauen kontra 375 urteko espetxe eskaria egin du fiskaltzak. Hauetako hiruk, 500 egunetik gora daramate jada espetxean. CAFeko Enpresa Batzordetik aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK), apirilaren 14an Iruñako kaleak beteko …

Read More »

Langileok ere errauskailua gelditu!

Badago alternatiba Gipuzkoako jendartearen iritziari eta jendartearen benetako beharrei entzungor eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako errauskailuarekin aurrera egitea erabaki du, ehunka milioi guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte. Erraustegia beharrezkoa ez izateaz gain, eragin kaltegarrien iturri da, arlo ekonomikoan, herritarron osasunean eta ingurumenari dagokionean. Arlo ekonomikoan, negozio borobila egiten ari dira herritarron kontura eta langileei baldintza guztiz prekarioak ezarrita. Osasunean, kalte larriak eragiten ditu, …

Read More »

LAB-CAFen aplikazio berria mugikorrerako

LAB-CAF sail sindikaletik tresna berri bat aurkeztera gatoz. Egunerokotasunean erabilgarria izan nahi duen herramienta. Egunerokoan sortzen diren ohiko galderak eta erantzunak, Beasain nahiz Irungo lantegietako egutegiak, hitzarmena, Sorospen Kutxako memoria online, CAFeko portaleko sarrera zuzena eta gauza gehiago gune berdinean era erraz eta erabilgarrian jasotzen dituen tresna. LAB-CAFek zure mugikorrean dohainik instalatu ahalko duzun aplikazio berri bat jarri du martxan. …

Read More »

Amiantoaz gaixotutako lankideari elkartasuna

Irungo CAFeko lantegiak batzar orokor bat egin genuen atzo goizean, Enpresa Batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile izan den Felix Vazquezi elkartasuna adierazteko balio izan zuen, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu zen. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin genuen. Bestalde, gaur Donostiako …

Read More »

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio: Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta …

Read More »