Amiantoaz gaixotutako lankideari elkartasuna

Irungo CAFeko lantegiak batzar orokor bat egin genuen atzo goizean, Enpresa Batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile izan den Felix Vazquezi elkartasuna adierazteko balio izan zuen, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu zen. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin genuen.

Bestalde, gaur Donostiako epaitegietan Felixen epaiketa burutu da; bertan enpresari kalteordaina ordaintzea eskatu zaio izan ere Felixen gaixotasuna gaixotasun profesionala bait da. Kasu hauetan egiten den bezala Asviamie elkarteak deituta epaitegi aurrean elkarretaratze bat burutu da eta bertan parte hartu dugu LAB-CAFeko Irungo nahiz Beasaingo kideok ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.