Oporren ondoren berriz ekin diogu azken ostiraletako mobilizazioari. Gure artean izan arte, Euskal preso eta iheslariak etxera, lantokietan! #beasain #komitea #CAF @sare_herritarra @EtxeratElkartea
Read More »albisteak
Amiantorenei eskultura
Gutun irekia Uraren Euskal Agentzia, Beasaingo Udala eta CAFeko Zuzendaritzari Publikoa da, eta, beraz, Goierritar gehienek badakite epe laburrean CAF enpresaren sarrera nagusian (Porteria Printzipala) eta haren ingurunean aldaketa handiak izango direla. Hala azaldu zenuten hedabideetan, ekainaren 4an egindako lan-bileraren ondoren. Aldaketa horien artean esanguratsuena gaur egun sindikatuen egoitza gisa erabiltzen dugun eraikina eraistea eta puntu horretan ibaiaren ibilgua zabaltzea …
Read More »Euskal Preso eta Iheslariak etxera, lantegietara!
Beste hilabetez, Enpresa Batzordeko kideok elkarretaratzea burutu dugu enpresako atarian Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzea eskatzeko. Oraingoan ere langile guztiei dei egiten diegu gaur arratsaldean Euskal Herriko herri eta auzo ezberdinetan burutuko diren mobilizazioetan aktiboki parte hartzera.
Read More »Neurri murriztaileak arindu!
Neurrien murrizteak CAFen ere hasi behar da Prebentzioko ordezkariok uste dugu, gizartean ematen ari den bezala, CAFen ere egoera pixkanaka normalizatu behar dela, eta gradualki lasaitu egin behar direla “Covid 19” pandemiaren ondorioz aplikatutako salbuespenezko neurriak eta dagoeneko amaituta dagoen alarma egoeraren neurriak. Gainera, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialen arabera, pandemiaren bilakaera oso positiboa izaten ari da. (2021/06/02) Bilakaera …
Read More »SARE-Izan Bidearen ekitaldia CAFen
CAFeko atarian SAREk antolatutako ekitaldian parte hartu du CAFeko Enpresa Batzordeak Joseba Azkarragarekin batera. Ondoren, hilabeteko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarteratzea burutu dugu. Gaur herri guztietan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dizugu, eta halaber langile guztiei ekainak 4ean Donostian burutuko den manifestaldian parte hartzeko deia ere luzatzen dugu.
Read More »Langile batzarrek CAFeko lan hitzarmen berria onartu dute
Gaur Beasain Irun eta Madrilgo CAFeko lantokietan lan hitzarmena berritzeko lortutako aurre akordioa onartu da langile asanbladatan.Enpresa arduradunen hasierako jarrera negoziazio mahaian ez esertzearena izan bazen ere, enpresa batzordearen batasunak eta langileen bultzadak mugitu dute Zuzendaritzaren posizioa negoziaketan.3.200 langile ingururi eragiten dion hitzarmena berritu dugu. Bi urterako iraupena eta ultraktibidade mugagabea izango duen ituna izango da. Lortutakoaren inguruan, ondorengo puntuak …
Read More »TUBACEXeko langileekin elkartasuna
Beasain eta Irungo CAFeko langileok gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Amurrioko TUBACEX-eko langile guztiei. Zuen borroka gure borroka ere badelako, eutsi gogor! #elkartasuna #borrokan #kaleratzerikez #tubacex #beasain #irun
Read More »Hitzarmenaren aldeko borrokak aurrera darrai
Azken asteotako mobilizazio dinamikekin jarraituz, gaurkoan ekintza berri bat burutu dugu. CAFeko langileak bi giza zutabe osatu ditugu: lehenengoa altzairutegi ondotik abiatuta, Senpere auzotik barrena Beasaina abiatu da CAFeko sarrera nagusitik berriz ere enpresan barneratuz. Bigarrena aldiz, Sarrera Nagusitik Ezkiaga Etorbidean barrena abiatu da eta Ordizian barrena oinezko zubia gurutzatuz berriz ere 3. saileko instalakuntzak inguratuz enpresan barneratu da. Beraz, …
Read More »Bigarren mobilizazio eguna
CAFeko langileok enpresako hitzarmenaren aldeko bigarren mobilizazio eguna dugu gaurkoa. Bitartean Zuzendaritzak negoziaketaren inguruko pausorik eman gabe jarraitzen du. Ondorengo bideoak laburbiltzen du gaurko mobilizazioa. Langileok borrokan, orain hitzarmena!!
Read More »Elkarretaratzea Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean
Gaur ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak elkarretaratzea burutu du Gipuzkoako BATZAR NAGUSIEN aurrean eta LABeko kideok ere ekimenean parte hartu dugu. Ekintza honen bidez, ASVIAMIEk Batzar Nagusiei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari konpromiso argi bat har dezatela eskatu nahi izan die, Udalerriekin lankidetzan, eraikinetan instalatutako amiantoaren inbentario bat egin dezaten eta zuntz kantzerigenoa desargertzeko Plan bat onar dezaten, Europako Parlamentuaren 2012/2065 …
Read More »