4. saileko akaberako deskantsu guneko mahaiak bi aldiz jarri ditugu bere lekuan eta enpresak bietan kendu ditu. Oraingoan torlojuz josi ditugu lurrera. Ekintza sinboliko hutsa izateaz haratago, 4. saileko arduradunen atentzioa deitu nahi dugu. Kafea deskantsu guneetan hartzen ez uztea, arduradun hauen jarreraren metafora bat baino ez da, nahikoa da.
Read More »albisteak
Gora maiatzaren lehena!
Gaur igandea, ₐₗₜₓₐ! ₑgᵢₙ dₑzₐgᵤₙ ₚₒₛᵢbₗₑ lemapean ospatuko du LABen aurteko Maiatzaren 1a. Euskal herriko hiri eta herri askotan mobilizatuz: Donostia, Bilbo, Maule, Eibar, Altsasu, Leitza… Aipatu bezala, Gipuzkoan Donostian burutuko da ekitaldi nagusia 12:00tan Easo plazatik abiatuko den manifestazio batekin. Beraz, familiarekin, lagunekin, lankideekin edo nahi duzuenarekin baino animatu eta goazen Donostiako kaleak betetzera.
Read More »Azken ostiraleko mobilizazio berri bat
Gaurko egunean beste ekimen batzuk ere bagenituen arren, hilabeteroko gisan ez dugu Preso eta Iheslariak etxeratzeko aldarria alde batera utzi nahi izan.Kontzentrazioak aldiro enpresako sarrera ezberdinetan burutzen ari garen heinean, gaurkoan Enpresa Batzordea kokatzen den bulegoen atarian egin dugu.Denak etxean izan arte, Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!
Read More »Amiantoaren senideei elkartasuna
Bi orduko lanuztea egin eta manifestazio eta omenaldia burutu ditugu. Gaurkoan, Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil diren lankide edo eta hauen senideak omentzeko ekintzak burutu ditugu Beasain eta Irungo lantegietan. Beasainen 10:00tatik 12:00tara paroa burutu dugu eta tarte horretan Beasaingo kaleetan zehar manifestazioa burutu dugu eta ondoren azken bizpahiru urteetan hildakoak omendu ditugu. Bi ekimen …
Read More »Preso eta iheslariak etxera!!
Fabrikazioa etenda, langileen erdiak etxean eta egoera ezengokorrak bizitzen ari garen arren, Preso eta Iheslarien aldeko aldarria ozen egiten jarraituko dugu. Denak gure artean izan arte, Preso eta Iheslariak etxera, LANTEGIETARA!! Gogoratu arratsaldean Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan izango direla azken ostiraleko ekimenak eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Read More »Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeen agerraldia
Material falta argudiatuta CAFeko Zuzendaritzak Beasain eta Irungo produkzio ia osoa gelditzeko hartutako erabakiaren aurrean bi zentroetako Enpresa Batzordeek agerraldia burutu dugu gaur goizean enpresako sarrera nagusian.
Read More »BEASAINGO ETA IRUNGO ENPRESA BATZORDEEN PRENTSA OHARRA
Joan den ostegunean, hilak 17, Enpresa Zuzendaritzak Beasaingo eta Irungo enpresa-batzordeei jakinarazi zien, garraio-grebak eragindako egoera ikusita, Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua aktibatzen zuela. Artikulu hori aktibatuz, enpresak ekoizpeneko jarduera guztiak geldiaraziko dituela jakinarazten du. Geldialdia 5 eguneko aurreabisuaren ondoren egingo da, martxoaren 23, 24, 25, 28 eta 29an, eta egun horiek murriztu ahal izango dira garraioko greba …
Read More »9. artikuluaren inposaketa
Arratsaldean Beasaingo lan zentroan burututako batzarra Garraio greban oinarrituz, Zuzendaritzak Gipuzkoako Metaleko hitzarmeneko 9. artikulua lehenengoz aplikatu eta 5 egunez fabrikazioa etenda etxera bidaliko gaitu #CAF|eko langileen gehiengoa. Enpresaren inposaketaren aurrean gaur goiz eta arratsaldez langile batzar informatiboak burutu ditugu Beasain eta Irunen.
Read More »Epaiketa berri bat
Gaurkoan beste behin #CAF|en #amiantoa|z gaixotu eta hildako langile baten senideek epaitegietara joan behar izan duten enpresak bere ardura onartu eta dagokion kalte-ordaina ordaindu dezan. Kasu hauetan egiten dugun moduan, ASVIAMIEk deituta epaitegi aurrean kontzentratu gara.
Read More »