TimeLine Layout

otsaila, 2023

  • 24 otsaila

    Azken ostiraleko mobilizazioa

    Gradu erregresioak aplikatzen ari diren honetan, inoiz baino ozenago aldarrikatu nahi dugu gure artean nahi eta behar ditugula. Aurrez Aitor Esnaola preso Legorretarrarekin egin bezala, aste honetan Ainhoa Barbarin Urretxuarra ere berriz Martuteneko espetxera bidali dute. Aitor, Ainhoa eta gainerako preso eta iheslari guztiak etxera, LANTEGIETARA!

    Read More »
  • 9 otsaila

    Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina exijitzeko borrokaren baitan errepide mozketa gauzatu dugu

    LABek errepide mozketa egin du goizean Legazpin, sektoreko hitzarmena eguneratu eta langileen beharrizanetara egokitzeko ordua dela adierazteko asmoz. Urtarrilean ekin genion Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziaketari, eta azken bileran sindikatuok sektorearen aldarrikapen eta beharrak jasotzen dituzten plataformak aurkeztu genituen. ADEGI patronala, aldiz, esku hutsik etorri zen. Legazpin egindako bide mozketaren bidez, egoera salatu eta patronalari KPIa bermatuko duen hitzarmen duina exijitu …

    Read More »
  • 7 otsaila

    CAFeko goi karguentzako erreserbatutako aparkalekuak katez itxi ditugu.

    Zuzendaritzak mugikortasun planaren aurrean duen jarrera salatzea izan da ekintzaren helburua. Zuzendaritzak mugikortasun plana blokeatuta dauka. Bitartean langileontzat garraio kolektiboa erabiltzeko trabak, parking-etan zailtasunak, ordutegietan malgutasun eza, … Zuzendaritzak garraiobide jasangarri eta erosoen aldeko hautua egiten ez badu, LABek ez du Mugikortasun Batzordean parte hartuko. Emaitzarik ematen ez duen antzerki baten parte ez gara izango.

    Read More »

urtarrila, 2023

  • 15 urtarrila

    2023ko Irungo egutegiak

    Orokorra Titulatuak Eusko Tren

    Read More »
  • 12 urtarrila

    Mobilizaziorako prest gaude Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina lortzeko

    Gaur urtarrilak 12, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaia osatu da. ADEGI da sektorea ordezkatuko duen patronala eta lau sindikatu nagusiak izango gara sektoreko langileen ordezkari. LABek inoiz baino ordezkaritza handiagoa izango du mahaian eta azken negoziaketatik ordezkaritza handitu duen sindikatu bakarra da. Hala, LABek %35,75eko ordezkaritza izango du mahaian, 2020an baino 1,5 puntu gehiago. Beraz, inoiz baino indartsuago helduko diogu negoziaketari. …

    Read More »
  • 6 urtarrila

    Asbetosia edukita, 93 urterekin aitortu diote gaixotasun profesionala

    CAF lantegian amiantoaren eraginpean lan egin zuen, prebentzio neurririk gabe. Osakidetzaren aurkako salaketa ipintzea baloratzen ari da Asviamie elkartea Gipuzkoako Gizarte Segurantzak Beasaingo CAF lantegiko fundizioan lan egin zuen 93 urteko Goierriko pentsiodun bati ezintasun iraunkor absolutua eman dio, lanean aritu zenean, legeak exijitzen dituen prebentzio-neurriak hartu gabe amiantoarekin, kadmioarekin eta beste toxiko batzuen eraginpean egotearen ondorioz, asbetosia garatu duelako. …

    Read More »
  • 5 urtarrila

    2023ko Beasaingo egutegiak

    Orokorra Telenakoa Titulatuak Errelebotakoa 7,5 ordukoa 8 ordukoa 4 errelebokoa

    Read More »

abendua, 2022

  • 23 abendua

    Olentzeroren bixita CAFen

    https://youtu.be/NE8f8v7ExHs Bart gauean, Olentzero CAFen izan da, langile guztiak zoriondu eta urte berri on bat opatzeko asmoarekin. Erlojupeko lan sistematika, azpikontratazioa, lan presio handia, titulatuen ordu estren kontrol falta eta ez konputatzea, … fabrikako zenbait arduradunei mezu desberdinak helaraztearekin batera, ikatza ekarri die ere. Hona hemen Olentzerok LABen eskuetan utzi duen bideo laburra, zalantzarik gabe ikusi beharrekoa.

    Read More »
  • 14 abendua

    Gipuzkoako metalean hitzarmen duina!

    Gaurkoan LAB sindikatuko kideak Beasaingo CAF enpresa aurrean elkartu gara, eta bertan egindako ekimenarekin patronalari 2023an negoziatuko den Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren inguruan mezu argi bat bidaltzea izan dugu helburu: hitzarmen duina nahi dugu! Bada garaia Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena edukiz betetzeko: lanaldia jetsi, KPia bermatu, malgutasunari mugak, IT osagarriak, baimen eta lizentziak… LABek argi dauka eta hitzarmen duina lortzeko borrokarako prest …

    Read More »
  • 13 abendua

    CAFek Herbehereetan 60 tren egiteko kontratua lortu du

    NS Nederlandse Spoorwegen enpresak bi pisuko trenen flota berritu nahi du, eta 600 milioi eurotik gorako kontratua sinatu du CAFekin Lau kotxeko 30 tren eta sei kotxeko beste 30 tren egiteko kontratua lortu berri du CAFek. Herbehereetako NS Nederlandse Spoorwegen konpainiarekin 600 milioi eurotik gorako hitzarmena izenpetu du. Oharrean nabarmendu dutenez, aurretik aldiriko zerbitzuetako 206 tren egiteko lana lortu zuen, …

    Read More »