Classic Layout

Abenduaren 1an, bozkatu LAB

Bihar, abenduak 1, hauteskunde sindikalak burutuko ditugu #CAF|en: 2 lan zentro, bakoitzean 2 hautes-kolegio, 15 hautes-mahai, milaka bozka-paper eta 25 delegatu Beasainen eta 13 Irunen aukeratzeke. Norbaitek pentsa lezake hauteskunde kanpainan egindakoaren baitan egon daitekeela emaitza. LABen ez gara iritzi berekoak. 4 urte luze izan dira, 4 urte gogor. Lan karga falta, azpikontratazio bortitza, lankide baten heriotza lan-istripuz, mundu mailako …

Read More »

Zurekin bagara

Gure aurkezpenik onena, LAB-CAFeko taldea osatzen dugun norbanakoen hitzak dira. Pertsonak gara. Bakoitzaren ikuspegia, norberaren bizipenak, esperientzia kolektiboa, guztion ekarpena. Elkar zaintzeko. Zurekin bagara.

Read More »

Euskal preso eta iheslariak etxera

Hauteskunde kanpainan murgilduta egon arren, beste hilabete batez azken ostiraleko mobilizazioa burutu dugu Enpresa Batzordeko kideok. Kasu honetan CAFeko Sarrera Nagusian kontzentratu gara. Gure artean, etxean izan arte gure aldarrikapenari eutsiko diogu. Euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!

Read More »

Abenduaren 1an, BOZKATU LAB

Dagoeneko ofizialki abian da CAFeko hauteskunde sindikaletarako kanpaina. Beraz gaur egin dira publiko sindikatu bakoitzaren hautagaitzak. Baita LABek Irungo nahiz Beasaingo zentroetan aurkeztuko dituenak ere. Hautagaitza anitzak aurkeztu ditugu: konpromisoz betetako pertsonez osatuak. Emakumezkoen presentzia indartuz bi zentroetan, zerrendaburuak emakumezkoak izanik kasu gehienetan. Hautagaitza hauek CAFeko kolektibo guztiak ordezkatuta egon daitezen osatuak izan dira; ikasketa, lanbide, tailer eta bulego ezberdinetako …

Read More »

Euskaraz ekiteko garaia

Gaur goizean Euskara Zerbitzuak sustatuta, EUSKARALDIAren harira CAFeko argazki orokorra atera dugu enpresako instalazioetan. Argazki honetan gune, instalazio edo eta ardura ezberdinetako langileez gain, GGBBtako zenbait arduradun ere atera dira. Zoritxarrez nahi eta esperotakoa baino urriagoa izaten da ardura maila hori duten pertsonen inplikazio zuzena gisa honetako ekintzetan beraz pauso positibo gisa baloratu nahi dugu. Baino goizeko poza nahi baino …

Read More »

Euskaraldia abian

LAB CAFen lana eta zerbitzua euskaraz egiten ditugu. Hau izan da gure hautua beti eta Euskaraldia abian jarri den honetan, CAFeko gainerako lankide eta guneetan ere lehen hitza euskaraz izatera animatu nahi ditugu. Horretarako gure bulegoa edozein pertsonarentzat erosoa izango den arigune izateko ahalegina egingo dugu. Lan eta bizi EUSKARAZ!

Read More »

Erlojuaren menpe!

CAFeko Zuzendaritza ezartzen ari den industrializazio sistemak, lan-denborak beste guztiaren gainetik lehenesten ditu. Sistema horrek langileok erabat erlojuaren menpe lan egitera bultzatzen gaitu. Produkzioa denaren gainetik! Gu ere lana aurrera atera nahi dugun langileak gara.

Read More »

Kate ikusezinak eten!!

Lanaren gainkarga, jardunaldi luzeak, bilera amaiezinak, nire lanpostuarekin bat ez datozen erantzukizunak, estimu falta, gehiegizko erantzukizuna edo gutxiespena…. Batzuetan CAFen irudia laneko oasi gisa saldu nahi badigute ere, egunerokotasuna ez da Zuzendaritzak bere aurkezpenetan eta enpresa sustapenetan irudikatu nahi duen bezain idilikoa. Kate ikusezinek gero eta pisu handiagoa dute, baina badira aurrera egiteko benetako aukerak: balorazio eta promoziorako sistema justua; …

Read More »