Abenduaren 1an, bozkatu LAB

Bihar, abenduak 1, hauteskunde sindikalak burutuko ditugu #CAF|en: 2 lan zentro, bakoitzean 2 hautes-kolegio, 15 hautes-mahai, milaka bozka-paper eta 25 delegatu Beasainen eta 13 Irunen aukeratzeke.

Norbaitek pentsa lezake hauteskunde kanpainan egindakoaren baitan egon daitekeela emaitza. LABen ez gara iritzi berekoak.

4 urte luze izan dira, 4 urte gogor. Lan karga falta, azpikontratazio bortitza, lankide baten heriotza lan-istripuz, mundu mailako pandemia baten kudeaketa, lankide ebentualak etxera bidean, etab. Momentu latzak dudarik gabe.

Baino momentu onak ere izan dira; Zuzendaritzaren debekuen gainetik eta pandemiaren zailtasunak gaindituz burututako langile batzarrak, langileon lan-baldintzak nabarmen hobetzen dituzten hitzarmenak sinatzea, aurrejubilatzera doan lankidearen azken lan-eguneko agurrak…hauek ere momentu hunkigarriak.

Eta guzti honen atzean lana dago. Eta lan hori egiteko gure onena eman izanaren lasaitasunarekin aurkezten gara hauteskunde hauetara. Gure doai eta gure akats guztiekin; kanpainan erabili dugun lemak dioen moduan, gu ere pertsonak garelako. Akatsak ere egiten dituzten pertsonak. Baino berriz ere jeiki eta lanari ekiteko prest daudenak beti.

Eta atzera begiratzeaz gain aurrera begira jarri nahi dugu bihartik aurrera. Lanerako prest gauden gizon-emakumez osatu ditugu LABeko hautagaitzak. Esperientziadunak eta esperientzia hartzeko desiatzen daudenak, erronka berriei aurre egiteko prest daudenak. Azken finean LABen izaerarekin bat datozenak.

Beraz, bihartik aurrera ere orainarte izan duzuen konfidantza berresteko eskatu nahi dizugu.

Zurekin bagarelako, abenduaren 1an bozkatu LAB!

Zurekin bagara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.