Classic Layout

APIRILAK 28, LAN OSASUNAREN EGUNA

Egun markatua dugu apirilaren 28a CAFen, urteak daramatzagu ekintza desberdinak burutzen egun honen harira. Protestak, asanbladak … ekintza interesgarri eta beharrezkoak egin direla deritzogu. Azken urteetan ordea egun honen benetako helburua betetzen ote genuen galdezka genbiltzan, hau da, egun honek salaketarako ere izan behar du, garrantzirik kendu gabe asanblada eta lan osasunean hobetzeari begira egin daitekeen guztiari baina ahaztu gabe …

Read More »

CAF enpresak 11,8 miloi irabazi ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino %27 gehiago

CAF enpresak 11,8 milioi euro irabazi ditu 2018ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %27 gehiago. Kontratuen luzapenak, barneko merkatua eta filialek lortutako adjudikazio berriak izan dira kontratazio berrien oinarriak. 2018ko martxoaren 31n, eskarien zorroa 5.966 milioi eurokoa da. Urte hasiera honetan eskarien zorroan jasotako proiektu nagusiak, Gasteizeko tranbiarako unitate berriak, Napoles hirirako lotutako kontratu luzapena eta autobus hibrido-elektikoen kontratazioak izan dira. …

Read More »

Kalte-ordaina eman behar dio CAF enpresak langile bati, amiantoagatik

Irungo CAF enpresan inolako babesik gabe amiantoarekin lan egiteagatik birikako minbizia (mesotelioma) du 60 urteko lagun batek. Donostiako Gizarte Auzitegiak ebatzi du langile ohi horri 150.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola enpresak arrazoi horregatik. 40 urtez izan zen lanean CAFen. Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi duenez, kalte-ordain hori antzerako kasuetan eman dena baino txikiagoa da, eta beste epaiketa batzuetan …

Read More »

Altsasukoak aske!

Apirilak 16tik 27ra Madrilgo Audientzia Nazionalak, Altsasuko 8 gazteren kontrako epaiketa burutuko du. 2016ko urriaren 15ean Altsasuko taberna batetan Guardia zibil batzuekin izandako liskar baten ondorioz, 8 gazte hauen kontra 375 urteko espetxe eskaria egin du fiskaltzak. Hauetako hiruk, 500 egunetik gora daramate jada espetxean. CAFeko Enpresa Batzordetik aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK), apirilaren 14an Iruñako kaleak beteko …

Read More »

Bartzelonako metrorako 10 unitateko hornikuntza esleitu dute

Bartzelonako Metropoliko Garraioen (TMB) Administrazio Kontseiluaren kontratazioko batzorde delegatuak CAF hautatu du hiriko metro-sarerako 10 tren hornitzeko. Unitate horiek 1, 3 eta 5 lineetara bideratuko dituzte linea horietako material mugigarria areagotzeko eta gero eta handiagoa den linea horietako erabiltzaileen kopuruari aurre egiteko asmoz. Eragiketa horren bolumena 75 milioi euro baino gehiagokoa izango da CAFentzat. CAFek fabrikatutako hamar unitate berri horiek …

Read More »

Langileok ere errauskailua gelditu!

Badago alternatiba Gipuzkoako jendartearen iritziari eta jendartearen benetako beharrei entzungor eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietako errauskailuarekin aurrera egitea erabaki du, ehunka milioi guztiz kaltegarria den azpiegitura hau eraikitzeko erabiliko dituzte. Erraustegia beharrezkoa ez izateaz gain, eragin kaltegarrien iturri da, arlo ekonomikoan, herritarron osasunean eta ingurumenari dagokionean. Arlo ekonomikoan, negozio borobila egiten ari dira herritarron kontura eta langileei baldintza guztiz prekarioak ezarrita. Osasunean, kalte larriak eragiten ditu, …

Read More »

LAB-CAFen aplikazio berria mugikorrerako

LAB-CAF sail sindikaletik tresna berri bat aurkeztera gatoz. Egunerokotasunean erabilgarria izan nahi duen herramienta. Egunerokoan sortzen diren ohiko galderak eta erantzunak, Beasain nahiz Irungo lantegietako egutegiak, hitzarmena, Sorospen Kutxako memoria online, CAFeko portaleko sarrera zuzena eta gauza gehiago gune berdinean era erraz eta erabilgarrian jasotzen dituen tresna. LAB-CAFek zure mugikorrean dohainik instalatu ahalko duzun aplikazio berri bat jarri du martxan. …

Read More »

Amiantoaz gaixotutako lankideari elkartasuna

Irungo CAFeko lantegiak batzar orokor bat egin genuen atzo goizean, Enpresa Batzordeak deitua. Batzarrak lantegiko langile izan den Felix Vazquezi elkartasuna adierazteko balio izan zuen, baita amiantoaren gaia salatzeko ere. Felix Vazquez aurre-jubilatzeko bi hilabete falta zituela gaixorik jarri zen, CAFen amiantoa erabiltzeagatik. Batzarrean bere egoera eta amiantoarena azaldu zen. Ondoren, lantegiaren kanpoaldean ordu erdiko elkarretaratze bat egin genuen. Bestalde, gaur Donostiako …

Read More »

Amiantoak eragindako hiru lan gaixotasun kasu berri onartu dituzte

Hiru kasu horietako bi CAF lantegikoak dira, eta bi langileak, bata Ordiziakoa eta bestea Zaldibiakoa, hilda daude jada Gipuzkoako Gizarte Segurantzak erabateko hiru ezgaitasun kasu onartu ditu, amiantoak eragindako gaixotasunengatik. Kasu horietako bi CAF lantegikoak dira, eta bi langileak hilda daude jada. Hirugarrena, Tolosako Emua lantegian aritutakoa da, eta pentsioduna da egun. Asviamie amiantoaren biktimen euskal elkarteak “poza” agertu du, …

Read More »

M8 Emakumeok planto

CAFeko Enpresa Batzordeko kideok Euskal Herriko Mugimendu Feministak egindako deialdiarekin bat egiten dugu. Emakumeek, lesbianek, transek, migratutakoek gure aniztasun osoan PLANTO EGINGO DUGU! Eta martxoaren 8an greba feministarako deialdia  zabalduko dugu EZETZ esateko, nahikoa dela, hitz jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta gaudela, diskurtso hutsalak ez zaizkigula jadanik balio: Hortaz, martxoaren 8an grebarako deialdia zabalduko dugu, lan, ikasketa, zaintza eta …

Read More »