Classic Layout

Orain da momentua Berdintasun Plana garatzeko

Beasainen eta Irunen sartu diren 160 langile berrietatik 7 baino ez dira emakumeak.   Aukera-berdintasunari buruzko hitzarmeneko 18. artikuluak argi eta garbi adierazten du emakumeak enplegura sartzeko errazteko borondatea. Jasotzen duenaren arabera, emakumeen kontratazio berriak, eta hautagaien kopuruak posible egiten badu, gutxienez % 25 izan daitezke, eta halaber, ofizioko lanbideetan (hau da, tailerrean) ratioa hobetzeko borondatea erakusten du. Jakitun izanda …

Read More »

Hitzartu

LAB-CAFek ere bat egite du Gipuzkoan martxan jarri den HITZARTU ekimenarekin eta bide batez langile guztioi ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. HITZARTU gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean: Gizarte-kohesio handiagoa lortzea. Ingurumena eta osasuna gehiago babestea. Europako politikak zorrotzago betetzea. …

Read More »

U-13 PREST GAUDE!

CAFeko Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SAREk urtarrilaren 13an Bilbon deitutako manifestazioarekin eta hari begira egindako irakurketarekin eta ondorioz langile guztiei dei egiten die bertan parte hartzera. Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE GIZA ESKUBIDEAK l KONPONBIDEA l BAKEA Aurreko abenduaren 9an, Parisen, euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketetan aldaketak emateko indar eta borondate …

Read More »

Minbizia amiantoak eragin ziela aitortu die Gizarte-segurantzak bi langileri

Gipuzkoako Gizarte-segurantzak lanerako ezintasun iraunkorra aitortu die bi behargini, amiantoarekin lan egiteagatik daudelako minbiziak jota. Langile horietako batek 68 urte ditu eta 1966an hasi zen Beasaingo CAF konpainian lanean. Erretiroa hartu ostean antzeman zioten amiantoak eragindako gaitza. Amiantoarekin lan egin duten beharginen zerrendan egon arren, Osakidetzak ez zion legeak ezarritako jarraipena egin.   Segurtasunerako araudia ez betetzeagatik eta amiantoari aurre egiteko prebentziozko neurriak ez …

Read More »

LABen iritzia Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a erosi izanaren inguruan

Gaur goizean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Socade eta Finantzen Euskal Kontseiluaren bitartez CAFeko akzioen %1,24a erosi dituela eta horretarako ia hamabost milioi euro euro jarri zituela Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Arratsaldean LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez operazio honen inguruko bere iritzia plazaratu du. Hau da ohar horrek dioena: Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a eskuratu zuela jakin dugu gaurko …

Read More »

CAFen %1,24 erosi du Eusko Jaurlaritzak

Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak. Joan den abenduaren 22an itxi zuen operazioa. Ia hamabost milioi euro jarri zituen Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Eusko Jaurlaritzak enpresa estrategikoetan egin nahi dituen inbertsioetako lehena da CAFena, “baina ez da azkena izango”, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Donostian adierazi …

Read More »

Budapesterako 26 tranbiako hornikuntza esleitu dute

26 tranbia hornituko ditu CAFek Budapest hirirako eta horiek BKK-k (Budapesti Közlekedési Központ), hiriko garraioaz arduratzen den enpresak, erosiko ditu. Kontratuak 2 tranbia motaren fabrikazioa biltzen du; haietako 21 tranbia 5 modulukoak izango dira, eta gainerako 5 ibilgailuek 9 modulu izango dituzte. Lehen entregak 2019ko otsailetik aurrera egingo dituztela aurrez ikusi dute eta kontratuaren bolumena, gutxi gorabehera, 55 milioi eurokoa …

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du

Duela aste batzuk jakin genuen Donostiako 2. Epaitegiak laneko gaixotasun gisa onartu ziola CAFeko langile ohi bati amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz eratorritako mesotelioma gaitza. Orain zoritxarrez, urtearen amaierarekin batera lankide ohi horren heriotzaren berri izan dugu. Lerro hauen bidez gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildakoaren senide eta lagunei. Aurten amiantoaren ondorioz hil den 19. langilea da. Gai …

Read More »

GASTEIZEK CAF HAUTATU DU TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO 

Gasteizko tranbiak zazpi unitate berri izango ditu eta unitate bakoitzak 7 modulu izango ditu. Gipuzkoako CAF enpresak lortu du tranbiaren unitate berriak egiteko kontratua. Horrez gain, 3 unitatetan handituko dituzte jada zerbitzuan dauden 5 bagoiko moduluak. CAF enpresak ohaar batean jakinarazi duenez, Udalarekin sinatu duen akordioa 14,5 milioi eurokoa da. 2008an, Gasteizko lehen tranbia linea abian jarri zenean, 11 unitate eman zituela gogoratu du enpresa gipuzkoarrak. …

Read More »

CAF-EK LARSEN & TOUBRO ENPRESARI 18 URBOS TRANBIA HORNITUKO DIZKIO MAURIZIOKO METRO EXPRESS PROIEKTURAKO

CAFek 100 miloi euro baino gehiagoko zenbatekoa duen kontratua sinatu du Indiako Larsen & Toubro Limited enpresarentzat 18 Urbos tranbia hornitzeko. Enpresa hori ari da egiten Maurizioko Errepublikan garraio arloko sistema integratuaren garapena (proiektuaren gutxi gorabeherako balioa 450 milioi eurokoa da). CAFen hornikuntzak % 100ean zoru baxuko bi noranzkotako 18 tranbia (bakoitza 7 modulukoa), seinaleztapen-sistema, ibilgailua modu automatikoan lokalizatzeko sistema …

Read More »