Classic Layout

EUROPAK CAF-EK ZUZENDUTAKO KONTSORTZIOA HAUTATU DU HIDROGENO BIDEZKO TRENAREN PROTOTIPO BAT GARATZEKO

Hidrogenoaren eta erregai-pilen garapena bultzatzeaz arduratuko den Europako Batzordearen agentziak, FCH JUk, FCH2RAIL proposamena aukeratu du 10 milioi euroko balioa duen EBren diru-laguntzarako akordioaren negoziazioak abiarazteko. FCH2RAIL proiektua CAFek zuzenduko du teknikoki eta hidrogeno bidez propultsatutako tren-prototipoa garatzea ahalbidetuko du. Horretarako, H2020 programaren bidez Europako funtsek emandako finantzaketa handia jasoko du. Proiektuak, bere fase ugarietan, prototipo berritzaile baten diseinua eta …

Read More »

Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmen berria sinatu dugu, langileen borroka eredugarriari esker

Lan erreformaren ondorioz juridikoki baliorik gabe gelditu ondoren, Gipuzkoako Metalgintzako Hitzarmen berria sinatu dugu gaur goizean, ADEGIren egoitzan. 2011tik, lan erreformaz baliatuta, ADEGIk uko egin dio hitzarmena negoziatzeari eta sarritan LAB bakardadean gelditu da hitzarmena aldarrikatuz. Baina, zer aldatu da orain? Urteetan enpresetan egindako borrokak, lortutako akordioek eta Bizkaiko Metalgintzan langileek egindako borroka eredugarriak ekarri dute hitzarmena. ADEGIk ez zuen …

Read More »

Amiantoak hiltzen jarraitzen du eta CAFek bere mina betikotzen

PRENTSA OHARRA Beasaingo eta Irungo CAFeko enpresa batzordeko kideok CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu, berriz ere Celestino Tolosa CAFeko gure lankidearen epaiari helegitea jartzeagatik. CAFeko zuzendaritzak Donostiako 2. Epaitegiak Celestino Tolosaren familiari kalte ordainak ematera kondenatzen duen epaiari helegitea jartzea erabaki du. Aurretik, 2019an, CAFek Auzitegi Gorenera jo zuen, gaixotasunaren jatorri profesionala zalantzan jartzen saiatuz, hau da, birika izoztuetan …

Read More »

CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik

Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak …

Read More »

Elkartasun keinua

Beasain ta Irungo #CAF|eko langileok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu #Moria|ko errefuxiatu gunean daudenentzako @ProyectoSabores|ek bultzatutako elikagai bilketan. Oraingoan ere asko eta asko izan dira Irun eta Beasaingo Komiteen deialdiari atxikitu eta eskatutako elikagaiak ekarri dituztenak. Lerro hauen bidez gure miresmena erakutsi nahi genioke Zaporeak elkarteari errefuxiatuei laguntzen egiten duen lan eskergarengatik eta bide batez eskerrak eman nahi …

Read More »

Elkartasunezko elikagai bilketa

Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeek bat egin dute ekimenarekin Moriako (Grezia) errefuxiatu kanpamenduan dauden pertsonentzako elikagai bilketa burutuko du ZAPOREAK elkarteak irailaren 25 eta 26an. Ekimen hau Euskal Herri guztian zehar burutuko du eta gure aletxoa jarri nahian, CAFeko Enpresa Batzordeak ere bat egin du ekimenarekin eta irailak 28tik urriaren 1 bitartean elikagaiak bilduko ditu Beasain zein Irungo lantegietako ateetan. …

Read More »

Kartzela husteko garaia da

Itxaso Zaldua Beasaingo CAFeko langilea eta LABeko afiliatua Soto del Realeko espetxean sartu dute.Itxasok 12 urte eman zituen Frantziako kartzeletan, eta Espainiako agintarien esku utzi ondoren, kargurik gabe aske geratu zen 2017an.Hiru urte geroago, eta borroka armatuaren amaieratik hamar urte igaro ondoren, audientzia nazionalak, iraganeko eszenatokiak erreproduzitzeko ahaleginean, gure lankidea berriro espetxeratu du.Hilabete batzuk falta direneaen ETAren ekintza zehatz bat …

Read More »

Itxaso askatu!

Enpresa Batzordearen oharra Espainiako Poliziak Itxaso Zaldua lankidea atxilotu du gaur goizean. Beasaingo CAFeko Logistika saileko langilea da Itxaso eta aurrez kartzelan 12 urte pasatu zituen. Berriro preso politiko ohi baten kontra jotzen dute. Euskal langileok bakerantz eta askatasunerantz aurrera egingo duen eszenatoki bat behar dugu, Euskal Herriaren erabakitzeko ahalmena errespetatuko duena. Garai berri batean, edozein aukera politiko gauzatzeko aukera …

Read More »

Janari bilketa

Enpresa Batzordearen oharra Familia asko dira gaur egungo krisiaren ondorioak bereziki jasaten ari direnak. Gipuzkoako Elikagai Bankuak bi delegaritza dauzka herrialdean zehar; bata Oiartzunen eta bestea Bergaran. Azken honek adibidez Debagoiena, Debabarrena, Urola Garaia, Urola Kosta eta Goierriko eskualdeetan biltzen dituzte jakiak eta bertan banatu bueltan. Datuei erreparatuz gero, azken denboretan nabarmen egin du gora bertara egindako jaki-loteen eskaerek. Ondorioz, …

Read More »