Recent Posts

Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

@Kpitalariplanto elkarteak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko abian jarritako kanpainari atxikimendua eman dio #CAF|eko Komiteak. Gaur Bilbon burutu den kanpainaren aurkezpen publikoan parte hartu dugu. 90 sindikatu eta eragile baino gehiagok eman diogu atxikimendua aipatutako manifestuari. Ondorengo estekan irakurgai dago manifestua eta atxikimendua emateko aukera:http://www.kapitalariplanto.eus/eu/enpresa-transnazionalak/

Read More »

Langileen erantzuna autoritarismoari

Ordubeteko lanuztea 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko Azken hilabeteetan 4. Sailean giro nahasten ari da. Egunerokotasuneko arazoak konpondu ordez, txikikerietan denbora galtzen duten arduradunek sortu dute nahasmen hau. Langileonganako zentzurik gabeko kontrola amaitu behar da, mandoei polizia lana ezartzeko asmoa amaitu behar da, errespeturik gabeko jarrerak amaitu behar dira. Arazo puntualik balego, konpondu dezatela era puntualean. Gaur Giza Baliabideetako arduradun …

Read More »

ABIAN DIRA HIDROGENO BIDEZ PROPULTSATUTAKO TREN ERAKUSLEAREN PROBAK CAF-EK ZARAGOZAN DUEN LANTEGIAN

Maiatzaren amaieran hasi ditu CAFek Zaragozako bere lantegian FCH2Rail proiektuko hidrogeno bidez propultsatutako tren erakuslearen proba estatikoak. Proiektua enpresa hauek eratutako partzuergoa ari da garatzen: CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta FAIVELEY Stemmann Technik.   Proiektuak RENFEren aldirietako egungo unitate bat hartu du oinarritzat eta, zehatzago esanda, Civia seriea eta bertan sorkuntza elektrikoko sistema berria instalatu dute hidrogeno-piletatik eta …

Read More »