Recent Posts

LANGILETIK ENPLEGATURA???

LANGILETIK ENPLEGATURA

Duela gutxi Enpresa Batzordeak, ELA, CCOO eta ESKren gehiengoz, langile taldekoak diren eta enplegatuen lanak burutzen dituzten edo etorkizunean burutuko dituzten langileentzat talde profesionalen aldaketa nola erregulatuko den sinatu zuen.

Urtebete baino gehiagoko negoziaketa izan du aurrekari gisa akordio honek eta hauek dira LABek AKORDIO HAU EZ SINATU IZANAREN ARRAZOIAK:

1. Enplegatuen taldera pasatu ahal izateko beharrezkoa izango da langileak lan egiten duen departamentuaren eta Giza Baliabideen onespena. Zer gertatuko da aldaketa eskatzen ari den langile bati bere departamentuak edo GG.BB.ek onartzen ez badiote? enpresa epaiketa bidean jartzeko aukera murriztua edo ezerezean geratzen da Batzordearekin akordio bat dagoelako.

2. Enplegatuen taldeko kategoriarik baxuenera emango da aldaketa (auxiliar). Ez da kontutan hartuko langileen taldean lortu den kategoria. Onartu al dezakegu 10 urte 2. mailako ofizial gisa daramatzan langile bat (2 urte soilik falta zaizkionean 1. mailako ofizial izateko) auxiliar izatera pasatzea eta berriro ere igoeren ibilbide guztia egitera behartzea?

Read More »

Euskal sindikatu eta eragile sozialek martxoaren 16an Bilboko kaleak betetzeko deiladia luzatu dute

martxoak 16

martxoak 16

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU CGT-LKN eta CNT sindikatuek beste hainbat eragile sozialekin batera agerraldia egin dute Bilbon, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela aldarrikatzeko. Argi utzi nahi izan diete Nafarroa eta Gasteizko gobernuei Euskal Herriko jendartearen eskaerei erantzun behar dietela Madrilera begiratu beharrean. Euskal jendarteak ozen aldarrikatu ditu politika sozial eta laboral propioak eta hala egingo du berriro ere martxoak 16an arratsaldeko 17:30 ean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

EBO-2013-03-05-_MARTXOAK-9-II_

(LAB, CCOO eta ESKren aldeko botoaz eta ELAren ezezkoarekin)

EBO-2013-03-05-_MARTXOAK-9-II_


Enpresa batzorde desberdinek non egoera bat edo bestegatik bertako langileak borrokan dauden beraien lanpostuen defentsan, sektore guztiak (eraikuntza, industria, komertzioa, osteleritza, sektore publikoa...) eta orokorrean gizarte osoa batuko dituen manifestaldi baterako deialdia egin dute. Lanpostuen defentsan aurrera eramaten ari diren borrokak ez bai dira eta ez dute borroka indibidualak izan behar.

Read More »