Recent Posts

Nahikoa da, gezur gehiagorik ez!

Atzo arte, azaroaren 14ko greba deialdiaren inguruan ez CCOO, ezta ESK-k ere, ez dute batzarra egiteko planteamendurik egin. Guztiz kontrakoa, batzarra ez egitea hoberena zela erabaki dute.

Jarrera hau erakutsi ondoren, ESK-k greba egunean lanuztea egitea proposatu zuen (lanuzte hau botaziorik egin gabe burutuko zen), eskaera honi LABek eta ELAak ezetz erantzun genion. Nola burutuko dugu lanuztea babesten ez dugun greba egun batean?

Ez LABek eta ez ELAk, ez diogu inongo momentuan batzar bat egiteari oztoporik jarri. BATZARRA EGITEA EZ DUTE ESKATU ERE EGIN.

Read More »

LAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean

LAB sindikatuak ez du bat egiten espainiar Estatuan PP Gobernutik inplementatzen ari den politiken inguruan erreferenduma bultzatzeko xedez CCOO eta UGTk deitu duten grebarekin.

Euskal langileriak sarri askotan goratu du bere ahotsa greba eta mobilizazioaren bitartez. Herritarrek aipatu politikak salatu egin dituzte, baita Gasteizko zein Iruñeako Gobernuek politika horiei emadako babesa, PSOEren Gobernuak aplikatu dituenean nahiz PPren Gobernuak aplikatzean.

Uztailean hartutako erabakiek isla zuzena izan zuten Estatuaren aurrekontuetan eta irailaren 26an Hego Euskal Herrian eginiko greba orokorraren bitartez euskal jendarteak berriro errefusatu zituen aipatu politikak.

Zalantzarik gabe, arrazoiak soberan daude mobilizazio gehiago deitzeko, greba orokorrak barne. Baina egungo egoera irauli ahal izateko beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialen prozesu eraginkor bat, eta aldarrikapen zabal hori bultzatuko duten apustu politiko eta sindikal sendoak falta dira.

Read More »

Erromako Metroa

Enpresa Batzordeari jakinarazten zaio, CAFi Erromako Metrorako kontratu bat esleitzea onartu dela. 15 unitate izango dira, 6 kotxekoak bakoitza eta horien 5 urteko mantentze-lanak barne. Guztiaren zenbatekoa, 113 milioi euro dira.

Read More »