Recent Posts

Beasaingo CAFeko zuzendaritzak “ERE” bat aplikatzeko aukera darabil esku artean.

Datorren urteko lehen seihilabetekorako aurreikusten duten lan karga faltaren aurrean, CAFeko zuzendaritzak ERE bat ezartzeko asmoa agertu dio enpresa batzordeari.

Oraindik ez dago ezer ofizialik baina badirudi azaroaren 26rako deitu duen bileran ERE baten planteamendua gauzatzeko asmoa duela.

LABen ustez horrelako neurri drastiko batek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen. Neurri hauen helburua enpresei dirua oparitzea da eta ez inondik inora arazoei irtenbidea ematea.

Gure ustez neurri honen ondoren beste pauso gogorrago batzuk etor daitezke eta beraz ezin dugu bide hau irekitzen utzi, badaude beste soluziobide batzuk eta bide horiek jorratzea exijitzen diogu enpresari, langileekin adostasunean.

Langileok soluzioak behar ditugu eta ez EREak. CAFek urteetan eraman duen internalizazioaren industria politikak eragin du neurri batean lan karga falta hau. Eta soluzioa ere politika industrial horren aldaketatik etorriko da. Politika industriala lanpostuen defentsan oinarritu behar da eta ez soilik irabazien pilatzean.
Lan karga falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan erabiltzea proposatzen dugu.

Read More »

Bi kontratu berri esleitu dizkiote CAFi Brasilen, Belo Horizonte eta Porto Alegre hirietan

CAF gidari duen FROTA BH partzuergoari esleitu diote CBTU (Companhia Brasileira de Trens Urbanos) launa bagoiz osatutako 10 trenez hornitzeko kontratua, Minas Gerais estatuko hiriburua den Belo Horizonte hirirako.  Hiri hartako Hiri Trenen Superintendentziarentzako azken belaunaldiko unitate elektrikoak dira, 1.600 mm bide-zabalerako eta 3.000 volteko bidean zirkulatuko dutenak. Bi noranzkoko ibilgailuak izango dira, eta haietako bakoitzak gehienez 1.300 bidaiari eraman …

Read More »