Recent Posts

LANGILEOI BEGIRUNEA

Bada denbora Enpresa Batzordetik 4.saileko arduradun nagusien jarrera salatzen dihardugula. Inolako keinu edo eta aldaketarik ikusi ordez, langileon artean sumatzen da giroa txartu besterik ez dela egin azken aldian. Badira 4.sailean konpondu edo txukundu beharreko zenbait arazo. Badira guztion artean zuzendu beharreko zenbait jarrera eta aurrez datozen zenbait inertzia aldatu beharra ere. Langileon inplikazioa bilatu beharrean, zentzurik gabeko txikikerietan galtzen …

Read More »

CAF TALDEA AUKERATU DUTE BONN ETA MADRIL HIRIEK LRV IBILGAILUAK ETA AUTOBUS ELEKTRIKOAK HORNITZEKO, HURRENEZ HURREN

Beste behin, Europako bi hiri garrantzitsuk CAF aukeratu dute bertako hiriko garraio publikoan zerbitzua emango duten ibilgailuak hornitzeko. Alde batetik, Bonn hiriak 22 LRV unitate jasoko ditu Alemaniako merkatuan enpresak lortu duen kontratuaren arabera; eta, bestetik, EMTk (Madrilgo Garraioen Udal Enpresa) bere autobusen flotaren zati bat berrituko du Solarisen 60 unitate elektrikorekin. Bi proiektuen zenbateko osoa 110 milioi euro baino …

Read More »

Jarrera autoritarioak ETEN!

4. saileko akaberako deskantsu guneko mahaiak bi aldiz jarri ditugu bere lekuan eta enpresak bietan kendu ditu. Oraingoan torlojuz josi ditugu lurrera. Ekintza sinboliko hutsa izateaz haratago, 4. saileko arduradunen atentzioa deitu nahi dugu. Kafea deskantsu guneetan hartzen ez uztea, arduradun hauen jarreraren metafora bat baino ez da, nahikoa da.

Read More »