Recent Posts

Mobilizaziorako prest gaude Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina lortzeko

Gaur urtarrilak 12, Gipuzkoako metalgintzako negoziaketa mahaia osatu da. ADEGI da sektorea ordezkatuko duen patronala eta lau sindikatu nagusiak izango gara sektoreko langileen ordezkari. LABek inoiz baino ordezkaritza handiagoa izango du mahaian eta azken negoziaketatik ordezkaritza handitu duen sindikatu bakarra da. Hala, LABek %35,75eko ordezkaritza izango du mahaian, 2020an baino 1,5 puntu gehiago. Beraz, inoiz baino indartsuago helduko diogu negoziaketari. …

Read More »

Asbetosia edukita, 93 urterekin aitortu diote gaixotasun profesionala

CAF lantegian amiantoaren eraginpean lan egin zuen, prebentzio neurririk gabe. Osakidetzaren aurkako salaketa ipintzea baloratzen ari da Asviamie elkartea Gipuzkoako Gizarte Segurantzak Beasaingo CAF lantegiko fundizioan lan egin zuen 93 urteko Goierriko pentsiodun bati ezintasun iraunkor absolutua eman dio, lanean aritu zenean, legeak exijitzen dituen prebentzio-neurriak hartu gabe amiantoarekin, kadmioarekin eta beste toxiko batzuen eraginpean egotearen ondorioz, asbetosia garatu duelako. …

Read More »