Recent Posts

LABeko hainbat kide Adegiren egoitzan kateatu dira hitzarmenen defentsan

LAB sindikatua Adegiren egoitzaren aurrean izan da gaur goizean herrialdeko hitzarmenen egoera larriaren erantzulea patronalaren inmobilismoa eta blokeoa dela salatzeko. Sindikatuko hainbat kide bulegoen sarreran kateatu dira sektoreko eta enpresetako hitzarmenen defentsan eta langileon eskubideak bermatzeko bide bakarra borroka eta mobilizazioa dela aldarrikatuz. Langileon eskubideen alde kateaturik zeuden LABeko kideak bertatik botatzeko Adegik poliziari deitu dio eta tentsio momentuak bizi izan dira …

Read More »

HITZARMEN PROPIOA DUTEN ENPRESEKO DELEGATUEN AGERIALDIA:

prentsa

prentsaGaur hemen enpresa haundietako sindikatu ezberdinetako delegatuak bildu gara. Helburua batekin, Metaleko hitzarmenaren aldeko borrokari gure atxikimendu osoa ematea. Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko  egunetarako hitzarmen honen blindajerako egingo diren greba deialdiari gure atxikimendua ematera.

 

Hemen gauden guztiok enpresa eremuan paktu edo hitzarmen propioa eduki arren, bat egiten dugu datorren asteko greba egunekin. Arrazoiak  honakoak dira:

 

1-Hitzarmen sektorial honek barnebiltzen dituen eskubide kolektiboak determinanteak dira metaleko langile guztiontzako. Determinanteak enpresa eremuan negoziaketa kolektiborako eskubidea ez duten enpresa ertain eta txikientzako, eta determinanteak paktua edo hitzarmen propioa dugun enpresetako langileentzako. Determinanteak dira gure paktu eta hitzarmenak negoziatzeko oinarrizko abiapuntua izan delako beti.

 

Read More »