CETEST: prekarietadea etxean

CETEST CAF taldearen filial bat da, eta batez ere trengintza entseiuak egiten ditu. Enpresa honek ez du CAFentzat bakarrik lan egiten, bere jatorrizko lantegiko lehiakide zuzen gehienei ere eskaintzen die bere zerbitzua.

Entsegu-zentro honen egoitza Beasainen dago, CAFeko galdategiaren orube zaharrean dituen instalazioetan, Enpresa Batzordearen lokalen ondoan.

Lan-baldintzei buruzko araudirik eza agerikoa da, baina desarautze-egoerek beste dimentsio bat hartzen dute sektore prekarioenetan kaleratzeak dakartzatenean. Hori da kasua.

NEREALOR enpresa azpikontratatuaren bidez urtebetez lan egin ondoren, CETEST lantegiko langile bat kaleratu dute. Pertsona horrek egin duen akats larria izan da CETESTekin zuzenean kontratua egiteko eskatzea. Pertsona horrek egoera arautzeko egin zuen eskaera, enpresarekin Mexikora programatuta zeukan bidaia baino bost ordu lehenago Jerusalemera joateko eman zioten aginduaren ondorioz etorri zen. Hau da, langile honi azken momentuan munduaren beste puntara joateko agindua eman zioten, hori egiteko bere lan egoera erregulatzea eskatu zuenean kaleratua izan zen.

NEREALOR eta ALTRAN bezalako enpresak ohiko azpikontratak dira CAFko ingeniaritza-lanetan, baina, aldi berean, beharrezko konplizeak dira taldearen filialetan lana prekarizatzeko. Horregatik, CAFekin batera, egoera hauen erantzule ere badira.

Kaleratutako langilea berehala lanera itzultzea eskatzen dugu. Era berean, langileen legez kanpoko lagapen gisa iruzurrezko kontratazioak amaitzea eskatzen dugu. Dirudienez, LABen salaketaren ondoren, enpresak egoera horretan zeuden hainbat pertsona sartu ditu jada plantillan.

Horrez gain, CETESTeko lan-erregulazioa antolatu behar da, eta hori langileen antolaketarekin bakarrik behartuko dugu.

Horrelako egoerak beren instalazioetan gertatuta, CETESTeko eta CAFeko arduradunek lotsatu egin beharko lukete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.