amiantoa

Desamiantatze protokoloak ez gaitu babesten

Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira, CAFeko langileok bi orduko lanuztea burutu dugu. Beasaingo kaleetan zehar manifestatu ondoren, desamiantatze prozesuetarako erakunde publikoek zehaztutako protokoloek ez gaituztela babesten salatu dugu prentsa agerraldi baten bidez. Protokolo hauek berrikustea ezinbestekoa da langile guztion osasuna bermatzeko.

Read More »

Langileen osasuna lehenesteko eskatu dute CAFeko langileek

Amiantoa kentzeko protokoloak berritzeko eskatu dute, langileen osasuna bermatzeko helburuarekin. Manifestazioa egin dute Beasaingo kaleetan. “Langileen osasuna lehenestea”, hori da CAF enpresako langileen kezka. Lan osasuneko nazioarteko egunaren harira, manifestazio jendetsua egin dute Desamiantatze protokoloak ez gaitu babesten! lemapean. 2023ko abuztuan Beasaingo nabeetan gertatukoa “berriro ez gertatzeko neurriak” exijitu dituzte, ez dutelako nahi “langileen osasunarekin inork jolastea”. Hain zuzen ere, Beasaingo lantegian …

Read More »

Epaitegietako bide luze eta gogorra

Beste behin ere, amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotutako CAF-eko langile ohi batek epaitegietara joan behar izan du enpresak dagokion kalteordaina erreklamatzeko. Beste behin ere, CAFek oztopoak eta trabak besterik ez dizkio jartzen lanaren ondorioz gaixotutako langileari. Gaur burutuko da epaiketa. Bitartean kanpoan, Asviamie-k deituta, amiantoaren biktima guztien errekonozimendua eta errepararazioa aldarrikatu ditugu.

Read More »

Eusko Legebiltzarrean salaketa

Gaur Enpresa Batzordeko kideok Gasteizko Legebiltzarreko batzordera eraman dugu CAFeko langileon salaketa; desamiantatze prozesuan CAFek erakutsi duen arduragabekeria eta ondoren OSALANek eskutik jaso dugun babesgabezia ozen salatu nahi izan ditugu.

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …

Read More »

CAFeko 7, 8 eta 9. nabeak itxi dituzte amiantoagatik

Laugarren dibisioko 7, 8 eta 9 nabeetako langileak ez dira lanera itzuliko garbiketa lanak amaitu arte. Langile batzordeak eta Enpresako prebentzioko ordezkariek adierazi dutenez abuztuaren 23an izan zuten amiantoaren presentziaren berri. Izan ere, egun horretan jakinarazi zien enpresak abuztuaren 24an 8. Nabean lanean hasi behar ziren langileak ezingo zutela lantokira joan, nabe horretan amiantoa kentzeko garbiketa lanen  ondoren ingurumen-neurketak ez …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Joan den asteazkenean, hilak 23, oporretako azken egunean, arratsaldeko azken orduan, Enpresako Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion hurrengo egunean (hilak 24, osteguna) 4. dibisioko 8. nabean lan egiten duten pertsonek ezin izango zutela lanera joan, nabe horretan amiantoa kendu ondoren ingurumen-neurketak ez zirelako zuzenak eta aireko amiantoaren maila legez baimendutakoa baino handiagoa zelako. Ostegunean bertan langileen ordezkariek eta enpresako arduradunek …

Read More »