albisteak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2012-12-03an E.E.E.aren aurkako presio neurriekin jarraitzearen alde burututako bozketen kontaketak egin ondoren, emaitza hauek eman dira:   BAI  1261   EZ  48 ZURIAK 46 BALIOGABEAK 1 DENERA 1356 OHARRA: Emaitza hauek ikusita, EEEaren aurkako presio neurri berriak onartzen dira.

Read More »

CAFeko prentsaurrekoa

CAFeko prentsaurrekoa

CAFeko prentsaurrekoaEnpresa zuzendaritzak Beasaingo lantegian aldebakarreko erabakiz “Kontratuen Aldi Baterako Etetea”ren prozedura abian jarri zuenetik bigarren bilera izan da gaur burutu duguna. Mobilizazioek langile guztien babesa izan dute eta gaur burutzen ari garen geldialdia bigarrena da. Aipatzekoa da Irungo lankideek ere borroka honekin bat egin dutela eta gaur gure artean aurkitzen direla. Enpleguen aldeko borroka hau guztiona da, bai CAFekoena zuzenean eta baita CAFentzat lan egiten duten ehunka langilerena.

Gaur berriro ere, EREari aurre egiteko alternatiben aurrean ukazioa izan da enpresaren erantzuna. ERE hau inposatzeko bidea besterik ez dute mahai gainean. Nahiz eta alternatiba errealak planteatzen ditugun, enpresak itxita jarraitzen du. EREa nahi dute, nahiz eta edukietan, konplementuetan eta bere eraginaren inguruan hitz egiteko prest dauden, beraien oinarri nagusia da EREa aplikatzea beste biderik ez dagoela.

Read More »

Gaurko Mobilizazioa

argazki01

Gaur goizean 7.30etatik 11.30etara burutu dugu enpresak unilateralki aplikatu nahi duen EREaren aurkako lehen lanuztea.  Lanuztea erabatekoa izan da eta ekoizpen lerro guziak paralizatu dira.    Hemen gaur lantegian burutu dugun lanuztearen irudi bat.  

Read More »

CAFeko langile batzarrak EEE errefusatu eta mobilizazioetan hastea erabaki du

batzarra

Gaur, azaroak 28, goiz eta arratsaldez burutu diren langileen batzarretan, langileek enpresak Beasaingo CAFen ezarri nahi duen EEEa errefusatu eta mobilizaziotan hastea erabaki dute. Batzarrean aurkeztutako “Ados al zaude EREa errefusatzearekin eta presio neurriak aurrera eramatearekin?” galderari baiezkoa 1295 langilek eman die eta 91k ezezkoa.   Batzarretan epe motzerako mobilizazio ezberdinak onartu ditu, guziak helburu berberarekin: enpresak EREa aplikatzeko hartu …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

LANUZTEEN ORDUTEGIAK EGOKITZEN CAFen ditugun ordutegi ezberdinak kontuan harturik, hauetako zenbait egokitzea erabaki dugu, beti ere lanuzteen eta mobilizazioen arrakasta bilatu nahirik. Mobilizazioak ondoko hauek izango dira: CAFeko inongo langilek ordu estra bat gehiago ez sartzea. Azaroak 29, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira: GOIZEZ: 7.30etatik 11.30etara. DEIALDIA 4.DIBISIOKO BILKEGI  NAGUSIAN EGITEN DA. ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak. Azaroak …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

2012-11-28an 4. Dibisioan Aldi Baterako Etendurako Espedientea ezartzearen inguruan burututako bozketen kontaketa egin ondoren, emaitza hauek eman dira:   BAI 1295 EZ 91 ZURIAK 43 BALIOGABEAK 2 DENERA 1431    OHARRA: Emaitza hauek direla eta EEEa errefusatzen da eta presio neurriak martxan jartzen dira.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

     ADI !!       Enpresak IV. saileko 750 langilerentzako aurreikusi duen EEEaren ondoren kokatu gaituen koiuntura honetan, Enpresa Batzordetik gaurtik aurrera langile guztiei APARTEKO ORDURIK EZ SARTZEKO deia egiten dugu. Dei berdina egiten diegu kanpoan lanean aurkitzen diren langile guztiei ere. Enpresa Zuzendaritzak Azaroaren 26rako (astelehena),  bilera batetarako deialdia egin digu eta aurreratu digu bertan jakinaraziko digula …

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren AZAROAK 28, ASTEAZKENA goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta arratsaldeko 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei), egingo diren BATZARRETARA. GAI ZERRENDA:  4.DIBko E.E.E.aren INGURUKO AZALPENA. ALTERNATIBAK. MOBILIZAZIOEN EGUTEGIA. BOZKETA.   Oharrak:  Asanbladara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari asanbladaren iraupena …

Read More »

Beasaingo CAFeko zuzendaritzak “ERE” bat aplikatzeko aukera darabil esku artean.

Datorren urteko lehen seihilabetekorako aurreikusten duten lan karga faltaren aurrean, CAFeko zuzendaritzak ERE bat ezartzeko asmoa agertu dio enpresa batzordeari.

Oraindik ez dago ezer ofizialik baina badirudi azaroaren 26rako deitu duen bileran ERE baten planteamendua gauzatzeko asmoa duela.

LABen ustez horrelako neurri drastiko batek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen. Neurri hauen helburua enpresei dirua oparitzea da eta ez inondik inora arazoei irtenbidea ematea.

Gure ustez neurri honen ondoren beste pauso gogorrago batzuk etor daitezke eta beraz ezin dugu bide hau irekitzen utzi, badaude beste soluziobide batzuk eta bide horiek jorratzea exijitzen diogu enpresari, langileekin adostasunean.

Langileok soluzioak behar ditugu eta ez EREak. CAFek urteetan eraman duen internalizazioaren industria politikak eragin du neurri batean lan karga falta hau. Eta soluzioa ere politika industrial horren aldaketatik etorriko da. Politika industriala lanpostuen defentsan oinarritu behar da eta ez soilik irabazien pilatzean.
Lan karga falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan erabiltzea proposatzen dugu.

Read More »

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Atzo, ostegunean, Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari dei egin zion 2012 eta 2013ko amaierako lan-kargen egoeraren berri eta horrek izango dituen ondorioen inguruko informazioa emateko.

Eskaeren zorroa eta proiektuek denboran zehar duten banaketa aztertu ostean, IV. Dibisioan laneko kargak falta direlako hartu nahi dituzten neurri batzuk aurreratu dizkigute.

Horien artean, gure ustez garrantzitsuena hau izango da: 2013ko urtarriletik ekainera enpleguaren aldi baterako etendura-espedientea planteatu izana. Horrek IV. Dibisioko langileei eragingo die % 40-50eko proportzioan laneko kargak falta direlako; ondorioz, lehen seihilekoan eragina jasango duten langileak, batez beste, 300/340 inguru izango dira. Aplikazio zehatzari buruzko xehetasun gehiagorik ez dute eman.

Gainera, borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi digute (zuzeneko laneskuarena) 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat. Erretiro horiek 2013ko urtarrila eta otsaila artean egingo lirateke. Horien baldintzak ere ez dituzte behar bezala zehaztu.

2013rako laneko egutegia ere eman digute. Horren arabera, egutegi orokorra 1649 ordukoa izango da eta langileen eta enplegatuen kolektiborako 1592,5 orduko beste bat izango da. Azken egutegi horretan, lanaldi-murrizketa urteko lehen sei hilabeteetan pilatuta dago.

Read More »