ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

     ADI !!      

Enpresak IV. saileko 750 langilerentzako aurreikusi duen EEEaren ondoren kokatu gaituen koiuntura honetan, Enpresa Batzordetik gaurtik aurrera langile guztiei APARTEKO ORDURIK EZ SARTZEKO deia egiten dugu.

Dei berdina egiten diegu kanpoan lanean aurkitzen diren langile guztiei ere.

Enpresa Zuzendaritzak Azaroaren 26rako (astelehena),  bilera batetarako deialdia egin digu eta aurreratu digu bertan jakinaraziko digula “lan-kontratuak eteteko kontsultak egiteko aldia irekiko dela modu formalean”.

Honen aurrean Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei bilera garaian, 11,00etatik 12,00etara, Bulego Orokorren aurrean kontzentrazio-paro bat burutzera.

Arratsaldeko eta gaueko erreleboetakoak ordu bat lehenago aterako dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.