albisteak
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
(LAB eta CC.OOen gehiengoz)
Enpresa Batzordeak III.saileko arduradunei entregatu genien idatziari enpresak eman dion erantzunaren inguruan ondorengoa adierazi nahi dugu:
- Enpresak argudiatzen du Houstoneko eskarian pilatutako atzerapena ez dela material faltarengatik, ez produktuaren kalitate arazoengatik eta ezta antolakuntza edo jarraipen arazoengatik izan. Orduan ondorioztatzen dugu enpresaren ustez atzerapen hori abenduko geldialdien ondorio izan dela. Hau da, atzerapenaren erru bakarra langileek izan dutela. Enpresaren erantzunari erabat kontrajarriz, guri langileek helarazi digutenaren arabera atzerapena guk aurreko idatzian aipatutako arazoen ondorioz izan dela pentsatzen jarraitzen dugu.
- Enpresak dioen moduan ez badago antolakuntza arazorik, ez luke arazorik egon behar oporrak arte sail honetan dauden eskarien eta prozesu produktiboen eta beren planifikazioaren inguruan batzordeak bertako nagusiei eskatu diogun informazioa mahai gainean jartzeko. Materialen erosketan, logistikan, matxuretan, modifikazioetan,… izan diren inzidentzia kopuruaren berri emateko ere ez lukete arazorik izan behar. Ezin dugu ahaztu inzidentzi guzti hauek geldialdi orduak sortzen dituztela. Read More »
ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
2013-1-16ean 4. Saileko lan karga faltei aurre egiteko, enpresarekin adostutako neurri aringarriak onartzeko bozketen emaitzak ondorengo hauek izan dira: BAI 801 EZ 110 ZURIAK 89 BALIOGABEAK 2 DENERA 1002 OHARRA: Ondorioz, 4. Saileko lan karga faltei aurre egiteko, enpresarekin adostutako neurri aringarriak onartuta geratzen dira.
Read More »Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordea
Gaur, abenduaren 17an, goizeko 07:00etan, Enpresako Zuzendaritzak, Enpresa Batzordeari komunikatu baten bidez, suspentsio espedientearen bideratzea eraginik gabe uzteko erabakia jakinarazi digu.
Era berean, Enpresa batzordeari bihar, asteartea, hilaren 18an, bilera egiteko deia luzatu dio. Bilera horretan eta hurrengoetan, okupazioko orduen defizita landuko da, Enpresa Batzordeak hasiera-hasieratik eskatu zion moduan ( hau da, EREa bertan behera uzteko eta langileen ordezkariekin biltzeko, beste aukera posible batzuk landu eta adostu ahal izateko).
Batzorde honek oso balorazio positiboa egiten du suspentsio-espedientea bertan behera uztearen inguruan. Era berean, langile guztiei aipamen eta errekonozimendu berezi bat egin nahi diegu, gatazka honetan mantendu dugun borroka irmo eta eredugarriarengatik. Horrez gain, balorazio positiboa egin nahi dugu Enpresak emandako urratsarengatik, izan ere, sortutako egoera birbideratzen asmatu eta egoera honen aurrean egon daitezkeen alternatibak aztertu eta akordio bidez adosteko bere prestutasuna agertu duelako. ZORIONAK DENEI!
CAFetik albiste onak
CAFeko zuzendaritzak bilera batetara konbokatu du Komitea gaur astelehena goizeko 7.00etarako. Bileran, enpresak EREa erretiratzen duela esan du, eta 2013ko lehen 6 hilekoan egon daiteken okupazio faltari irtenbidea bilatzeko, Komitearekin bilera ziklo bat hastea proposatu du. CAFeko langileok aurrera eramandako borrokaren emaitza da lorpen hau, eta goizeko 7.30etan egindako batzarrean langileek oso pozik hartu dute albistea. Aste honetarako eta aurrerantzean …
Read More »beasaingo mobilizazioa
mobilizazioak CAF
Asanbladako emaitzak
BAI | 1157 |
EZ | 161 |
ZURIAK | 84 |
BALIOGABEAK | 2 |
DENERA | 1404 |
Beraz, batzarrean onartu diren mobilizazio berriak ondorengo hauek izango dira:
Read More »
AFILIATU BATZARRA
LAB-CAF Sail Sindikalak, abenduak 5, ASTEAZKENA, arratsaldeko 15:15etan, Goierriko egoitzan burutuko den asanbladara dei egiten die afiliatu guztiei. Gai ordena: Orain arte egindako mobilizazioen balorazioa. Aurrera begira eman beharreko pausoak erabaki. Zenbait. Oharra: Arratsaldeko errelebokoei galdutako orduak ordainduko zaizkie.
Read More »MOBILIZAIOEN BIGARREN FASEA ONARTUA
CAFen ditugun ordutegi ezberdinak kontuan harturik, hauetako zenbait egokitzea erabaki dugu, beti ere lanuzteen eta mobilizazioen arrakasta bilatu nahirik. Mobilizazioak ondoko hauek izango dira: CAFeko langileetariko inork ordu estrarik ez egitea. Azken asanbladan adostu zen bezala. Abenduaren 4, 5, 6 eta 10erako 4 orduko lan uzteak egunero. Asteartean, abenduaren 4 goizeko 7:30tan, bulego nagusien aurrean bilduko gara berriro ere, 9:00etan …
Read More »