albisteak

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

CAFeko Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, maiatzaren 29rako Donostian antolatu duen “Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako” giza katearekin eta dei egiten die langile guztiei bertan parte hartu dezaten.    

Read More »

ASENTA ETA EKOIZPEN HOBEKUNTZAK

LABk lantegian egiten ari diren grabazio-prozesuari buruz zerbitzu juridikoei kontsulta eginda, eta araudian izandako azken aldaketak kontuan hartuta, esan dezakegu: Enpresak grabazio horien beharra frogatu behar du (kasu honetan enpresa-batzordeari). Ez da nahikoa arrazoiak soilik ematea, grabazioen justifikazio argia eta berariazkoa eman behar du. Grabazioak publikoki iragarri behar dira, eta lortu asmo den helbururako beharrezkoa dena bakarrik grabatu ahal izango …

Read More »

APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du

XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuen kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile …

Read More »

Maiatzak 1: Langileok martxan, eskuBIDEAK aktiBATUZ!!

Goierriko eta Tolosa aldeko LAB sindikatua Langileok Martxan eskuBIdeak aktiBatuz Euskal Herria prekarietatearen aurka lelopean, kalera aterako da Maiatzaren Lehenean. Urretxun eta Zumarragan egingo dute manifestazioa Zumarragako Arcelorreko langileei elkartasuna adierazteko. 12:00etan egingo dute Potros plazatik abiatuta. Manifestazioaren aurretik, bi auto karabana egingo dituzte 10:00etan  hasita. Karabana bat Tolosako Usabal kiroldegitik abiatuko da eta bestea Beasaingo anbulatorioko aparkalekutik. Bi auto …

Read More »

GURE INDUSTRIAREN DEFENTSAN, MANIFESTAZIOA !

Azken hilabeteotan Euskal Herriko industriako enpresetan ematen ari diren itxiera edo kaleratze masiboen berri izaten ari garen honetan, egoera hau, hamarkadetan industria politikarik izan ez delako eta gobernuek botere ekonomikoaren esanetara daudelako gertatzen ari dela nabarmendu beharra dago. Oligarkia enpresarialaren lehentasuna, propaganda da eta erreforma laboralaren moduko legeak ezartzen dituzte, gero enpresei halako erabakiak hartzeko aukera eman ahal izateko. Sektore …

Read More »

Etxaide: «LAB patronalaren amets gaiztoa izango da»

https://www.youtube.com/watch?v=V81cObyszZ8&feature=youtu.be “Egunon guztioi. Maiatzaren Lehenaren testuinguruan, datozen asteetan bultzatuko ditugun ekimenak aurkezteko elkartu gara gaur hemen. Gaurkoan ekintza sindikalaz hitz egingo dugu, luze eta zabal. Guretzat erabakigarriak diren beste gaiak begi bistatik galdu gabe, noski. Gure bilakaera harro egoteko modukoa da. Sekulan baino jende gehiago gaude sindikatuko egituretan antolatuak. Agenda sozial indartsua dugu, presente gaude ekimen eta borroka sozial gehienetan, …

Read More »

Confemetal, UGT eta CCOOek sinatutako estatuko metaleko hitzarmenak negoziazio kolektiboa estatu mailara eraman nahi du

CCOO, UGT, eta Confemetalek sinatutako metalgintzako Espainiar Estatuko hitzarmenak negoziazio kolektiboa Estatuko eremura eramateko estrategian urrats berri bat da, lan erreformaren helburuekin bat egiten duena, lan erreformak jasotzen dituen helburuekin: lan baldintzak prekarizatu metalgintzako sektoreko langileei. Metalgintzako lan hitzarmenak errespetatu beharrean, zuzenean erasotzen ditu, “beharrezkoa balitz Estatuko Hitzarmena aplikatzeko aukera ezartzen du, salaketa egin ondoren urtebetean herrialde mailan akordiorik ez …

Read More »