LAB-CAFek ere bat egite du Gipuzkoan martxan jarri den HITZARTU ekimenarekin eta bide batez langile guztioi ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. HITZARTU gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean: Gizarte-kohesio handiagoa lortzea. Ingurumena eta osasuna gehiago babestea. Europako politikak zorrotzago betetzea. …
Read More »albisteak
U-13 PREST GAUDE!
CAFeko Enpresa Batzordeak aho batez (LAB, ELA, CCOO eta ESK) bat egiten du SAREk urtarrilaren 13an Bilbon deitutako manifestazioarekin eta hari begira egindako irakurketarekin eta ondorioz langile guztiei dei egiten die bertan parte hartzera. Elkarrekin aurrera egiteko PREST GAUDE GIZA ESKUBIDEAK l KONPONBIDEA l BAKEA Aurreko abenduaren 9an, Parisen, euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketetan aldaketak emateko indar eta borondate …
Read More »LABen iritzia Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a erosi izanaren inguruan
Gaur goizean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak Socade eta Finantzen Euskal Kontseiluaren bitartez CAFeko akzioen %1,24a erosi dituela eta horretarako ia hamabost milioi euro euro jarri zituela Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Arratsaldean LAB sindikatuak prentsa ohar baten bidez operazio honen inguruko bere iritzia plazaratu du. Hau da ohar horrek dioena: Eusko Jaurlaritzak CAFeko akzioen %1,24a eskuratu zuela jakin dugu gaurko …
Read More »CAFen %1,24 erosi du Eusko Jaurlaritzak
Enpresa estrategikoetan egin duen lehen inbertsioa da, eta gehiago izango direla aurreratu du Arantxa Tapia sailburuak. Joan den abenduaren 22an itxi zuen operazioa. Ia hamabost milioi euro jarri zituen Kutxabanki 425.870 akzio erosteko, 35,22 euroan bakoitza. Eusko Jaurlaritzak enpresa estrategikoetan egin nahi dituen inbertsioetako lehena da CAFena, “baina ez da azkena izango”, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak gaur Donostian adierazi …
Read More »Amiantoak hiltzen jarraitzen du
Duela aste batzuk jakin genuen Donostiako 2. Epaitegiak laneko gaixotasun gisa onartu ziola CAFeko langile ohi bati amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz eratorritako mesotelioma gaitza. Orain zoritxarrez, urtearen amaierarekin batera lankide ohi horren heriotzaren berri izan dugu. Lerro hauen bidez gure doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu hildakoaren senide eta lagunei. Aurten amiantoaren ondorioz hil den 19. langilea da. Gai …
Read More »CAFeko langile ohi baten mesotelioma gaitza laneko gaixotasuna dela dio epaitegiak
CAFeko langile ohi batek duen mesotelioma pleurala laneko gaitza dela ebatzi du Donostiako Lan Arloko 2. Epaitegiak. Erabateko ezgaitasuna aitortu diote, eta ondorioz, laneko gaixotasunengatik jaso daitekeen gehienezko pentsioa jasoko du. Asviamie elkarteak jakinarazi duenez, Mikel A. –abizenik ez dute eman– 14 urterekin hasi zen CAFen lanean, eta erretiroa hartu bitartean, bertako postu askotatik pasa zen, tartean, amiantoarekin lan egiten …
Read More »Abenduak 9an denok Pariserat!!
CAFeko Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, CCOO eta ESK) eta Preson Aldeko CAFeko Langileek hala proposatuta, aho batez babestu dute Bakearen Artisauek Abenduaren 9an Parisen deitutako manifestazio deialdia eta langile guztiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Gonbitea luzatuz ondorengo oharra publikatu du Enpresa Batzordeak: Parisen, abenduaren 9an, Luhusokoa gertatu eta urte betera, bake bidean urrats berri bat eman nahi genuke …
Read More »2015-2017 Berdintasun Plana eskuragarri
Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: https://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/ Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik: Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da. Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari …
Read More »Epaiketa berri bat
Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …
Read More »Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan
Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …
Read More »