Masonry Layout

Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez!!

Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez

LABetik gogor salatu nahi dugu atzo arratsaldez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eman duen urratsaren kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu atzoko operazioa kolektiboak egin urratsa kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela. Era berean LABek dei egiten die langileei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko.

Nahikoa da! Errepresio gehiagorik ez

Ezaguna da Estatu espainiarrean mendeku gogoa Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean ekarpenak egiten dituen guztiaren kontra. Areago, presoen eremua denean, honek Euskal Herriaren egoera modu positiboan astintzeko gaitasuna baitu eta Estatuaren inmobilismoa euskal jendartearen aurrean biluzteko gaitasuna ere bai.

Read More »

euskararen eguna 2013

Bihar asteartea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta biharamunean, abenduak 4 asteazkenean, CAFeko Euskara Batzordeak antolaturiko urteroko …

Read More »

LABek enpresetara eramango du sektore hitzarmenen aldeko borroka


LABek Negoziazio Kolektiboaren suntsiketak dakartzan arazo sozial eta politikoak mahaigaineratu ditu gaur, beste behin, Bilbon eskainitako prentsaurrean. Suntsiketa honek langabezia eta pobrezia sortuko duela jakitun, Negoziazio Kolektiboaren defentsan sindikatuak aurrera begira ezarritako erronkak jasotzen dituen adierazpena aurkeztu du. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, jadanik delegatuekin konpartitu den adierazpena, datozen egunetan Euskal Herriko langile, sindikatu eta instituzioei helaraziko zaiela adierazi du.

 

Read More »