Blog Layout

Amiantoaren itzal amaiezina

Hitzarmenaren negoziaketa betean genbiltzan honetan, berriz ere errepikatzea nahiko ez genukeen zoritxarreko albistea izan genuen; amiantoarekin lan egitearen ondorioz gaixotu eta hil direnen amaigabeko zerrenda beltzean beste izen bat gehiago. Oraingoan 60 urte inguruko gizasemea izan da biktima; urte luzez CAFen IV saileko egituren sailean lanean aritutako lankide ohia. Eta ohia diogu, zoritxarrez pairatzen zuen gaitzaren ondorioz lanerako ezintasun absolutua …

Read More »

HITZARMENAren inguruko batzarren ondorengo prentsa-oharra LAB/ELA

Prentsa-oharra, LAB-ELA Gaur, uztailaren 20an, CAFeko zuzendaritzak Beasain, Irun eta Madrilgo fabriketako hitzarmen kolektiboari begira egin duen azken eskaintza berretsi dituzten langileen batzarrek. Hitzarmen hau 2016ko urrian hasi ginen negoziatzen, eta 2017. eta 2018. urteetan egongo da indarrean. Negoziazioak hasi genituenean, eta hainbat lanuzte eginda, adostasunera iritsi ginen zuzendaritzarekin enplegu-politikaren inguruan. Horrela, Beasaingo eta Irungo fabriketara langile gehiago sartzea ahalbidetu …

Read More »

Hamar neurri proposatu ditu LABek, benetako industria politika bat garatzeko

LAB-CAF Sail Sindikalak erabat babesten ditu, Euskal Herriko ehunka langileren etorkizuna bermatzen laguntzeko neurri hauek: “Azken asteetan hainbat enpresaren etorkizunaren inguruko albiste kezkagarriak jaso ditugu. Testuinguru honetan, industriak bizi duen egoeraren berri emateko agerraldi bat egin du gaur LABek, Bilbon, egoera larrian dauden enpresetako zenbait ordezkarirekin batera. Hain zuzen ere, sektorea suspertuko duen industria politika berriranzko pausoak emateko proposamen bat …

Read More »

CAF-EK ERRESUMA BATUAN DUEN LANTEGI BERRIA NEWPORTEN ERAIKIKO DA (GALES).

CAFek pasa den ekitaldiaren erdi aldean jakinarazi zuen Erresuma Batuan ezartzeko asmoa zuela. Orain gutxi esleipen garrantzitsuak lortu zituen bertan; horien artean nabarmen ditzakegu Arriva Rail North Limited operadorearekin sinatutako kontratua 43 tren elektriko eta 55 diesel treneko bi flota egiteko; baita First Group operadorearentzako proiektua ere, bidaiarien 66 kotxe eta 5 kotxeko 12 unitate elektriko hornitzeko eta mantentzeko. Bi …

Read More »

BIMeko ENPRESA BATZORDEEN OHARRA

Zuzendaritzak hitzarmenaren inguruan emandako azken erantzunaren aurrean, BIMeko batzordeok honako hau adierazi nahi dugu: Hitzarmen honen indarraldian gure instalazioetan modu iraunkorrean lanak egiten 2 urte beteko dituzten Produkzio Ingeniaritzako, mantentze-lanetako, erosketetako eta safetyko langile azpikontratatuen inguruko eskaerari emandako erantzunari balorazio positiboa ematen diogu. Mugimendu berri horrekin, gaur egun 33 lagunek erregularizatuko dute egoera, CAFeko plantillan sartuta. Kitting-i dagokionez, Beasaingo instalazioetako …

Read More »

CAF-EK ERRESUMA BATUAN DUEN PRESENTZIA SENDOTU DU BWB CONSULTING, ENTZUTE HANDIKO INGENIARITZA ENPRESA BRITAINIARRA, EROSITA

CAFek azken urteotan izan duen estrategiari esker, jarduera nagusia material mugigarria hornitzea izatetik garraio-irtenbide integralak eskaintzera pasatu da, trenbide-sektorearen behar guztiak estaliz eremu guztietan (giltza eskuan proiektuak, lineako eragiketak, finantzak eta abar). Hala, CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko. Eragiketa horrekin, CAFek beste urrats bat eman du dibertsifikazio- eta hazkunde-estrategian. BWB Consulting ingeniaritzako …

Read More »

HITZARMENA: bide onetik doa baino ez da nahikoa

Pasa den uztailaren 5ean, Zuzendaritzak hitzarmenari buruzko proposamen berri bat aurkeztu zuen. Azken hau, Zuzendaritzak burutu duen laugarren mugimendua izan da hitzarmenaren negoziaketako plataforma aurkeztu genuenetik. Gaur arte negoziaketen aurrerapenak oso esanguratsuak izan direla esan dezakegu. Jorratu diren gaiak anitzak izan dira eta edukiei dagokionez, hasieratik hitzarmen honetarako LABetik proposatu genituen puntu askori erantzuten die. Negoziaketa irailera atzeratzeko aukera errealarekin …

Read More »

TALDE BURUAK

Ziklikoki gertatzen ari den moduan, orain taldeko buruzagitzarekin lotura duen arazo bat berriz azaleratu da. Hasiera batean, talde buruak izendatzeko moduak sortu zuen nolabaiteko eztabaida; izan ere, ustez izan beharko lukeen eginkizunarekin bat ez etorriz, aipatu buruzagitzak pizgarri moduan ematen zitzaizkien errodajeetako unitatean bi tornuren ardura hartzeko prest zeudenei. Kasuistikari erreparatuz gero, ardura-egoera horretan denboraldi batez egon ziren hainbat langileren …

Read More »