Recent Posts

CAFeko enpresa batzordeak epaitegietara joko du ekoizpenaren geldialdia inpugnatzeko

“Neurriz kanpoko” erabakia dela diote eta egoeraren pisua “soilik langileen gain” utzi dutela CAFeko langile batzordeak iragarri du zuzendaritzak ekoizpena gelditzeko hartutako erabakia bide judizialetik inpugnatuko duela. Batzordearen ustez erabakia “neurriz kanpokoa” da. “Gainera, zuzendaritzak egoeraren pisua soilik langileen gain utzi du”, diote. Erabakiak “zuzeneko eskulan ia osoari” eragingo diola ohartarazi dute. Zuzendaritzak Gipuzkoako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboaren 9. artikulua …

Read More »

9. artikuluaren inposaketa

Arratsaldean Beasaingo lan zentroan burututako batzarra Garraio greban oinarrituz, Zuzendaritzak Gipuzkoako Metaleko hitzarmeneko 9. artikulua lehenengoz aplikatu eta 5 egunez fabrikazioa etenda etxera bidaliko gaitu #CAF|eko langileen gehiengoa. Enpresaren inposaketaren aurrean gaur goiz eta arratsaldez langile batzar informatiboak burutu ditugu Beasain eta Irunen.

Read More »

CAFek bost egunez etengo du lan jarduna

Garraio arloko grebak eragindako hornidura faltagatik geldituko direla azaldu du enpresak; langileen batzordeak erabakia “neurriz kanpokoa” dela uste du. CAFeko ekoizpenaren zati handiena etetea erabaki du zuzendaritzak. Garraiolarien grebagatik ez da lehengairik iristen eta Gipuzkoako metaleko lan-hitzarmeneko bederatzigarren artikulua aplikatuko dute. Hala, ekoizpena gehienez bost egunez gelditu ahal dute eta langileek ordu horiek beste noizbait sartu beharko dituzte. CAFeko LABen …

Read More »