Recent Posts

Epaiketa berri bat

Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten. Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin …

Read More »

CAF-ek Aucklanderako 15 unitate elektriko hornitzeko beste kontratu bat sinatu du

CAFek gaur sinatu du Zeelanda Berriko Auckland hirirako 15 unitate elektriko hornitzeko kontratua. Eragiketa horren gutxi gorabeherako zenbatekoa 100 milioi eurokoa da eta 8 urteko aldian unitateak mantentzea ere jasotzen du. Horrez gain, kontratua handitzeko aukera ere biltzen du. Horren arabera, unitate horiei bateriak gehituko lizkieke Papakura eta Pukekohe arteko lineako tartean, gaur egun elektrifikatuta ez dagoenean, zirkulatu ahal izateko …

Read More »

Geldialdia eta ekitaldia amiantoaren ondorioz hildako langileen omenetan

  Gaur CAFeko amiantoaren eskulturaren ondoan elkartu gara, gure lankideak izan diren Jose Luis Vicente Rey eta Jose Antonio Barandiaran Dorronsorori omenaldia egin asmoz. Bertan CAFeko egungo langileez gain, hildakoen senideak eta CAFeko langile ohiak ere izan dira, azken hauek ere familiei babesa agertu asmoz. Ekitaldia xumea bezain hunkigarria izan da. Hasteko LABeko ordezkariak, Komitearen izenean jarraian dagoen textua irakurri du. …

Read More »