Recent Posts

CAF eta haren azpikontrata bat zigortu dituzte amiantoagatik

Donostiako epaitegi batek emandako zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak, eta hildako langilearen senideei 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete. Enpresak helegitea jarri du beste kasu batean. CAFek eta haren azpikontrata batek 280.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote amiantoagatik gaixotu zen langile ohi baten familiari. Iaz Donostiako lan arloko epaitegiak emandako epaia berretsi du orain EAEko Auzitegi Nagusiak, CCOO sindikatuak …

Read More »

Elkartasun keinua

Beasain ta Irungo #CAF|eko langileok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu #Moria|ko errefuxiatu gunean daudenentzako @ProyectoSabores|ek bultzatutako elikagai bilketan. Oraingoan ere asko eta asko izan dira Irun eta Beasaingo Komiteen deialdiari atxikitu eta eskatutako elikagaiak ekarri dituztenak. Lerro hauen bidez gure miresmena erakutsi nahi genioke Zaporeak elkarteari errefuxiatuei laguntzen egiten duen lan eskergarengatik eta bide batez eskerrak eman nahi …

Read More »

Elkartasunezko elikagai bilketa

Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeek bat egin dute ekimenarekin Moriako (Grezia) errefuxiatu kanpamenduan dauden pertsonentzako elikagai bilketa burutuko du ZAPOREAK elkarteak irailaren 25 eta 26an. Ekimen hau Euskal Herri guztian zehar burutuko du eta gure aletxoa jarri nahian, CAFeko Enpresa Batzordeak ere bat egin du ekimenarekin eta irailak 28tik urriaren 1 bitartean elikagaiak bilduko ditu Beasain zein Irungo lantegietako ateetan. …

Read More »