Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, …
Read More »osalan
JAURLARITZAK OSALANGO AURREKONTUA %43 MURRIZTUKO DU
Gaur Osalango Batzorde Orokorra bildu da, eta berriro geratu da agerian Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunari dagokionez egiten duen kudeaketa ezin okerragoa. Argi geratu da baita ere Jaurlaritzak CCOO eta UGTren lagunatza daukala nahi duen guztirako.
ELA eta LABek bereziki bi puntu nabarmendu nahi ditugu.
- Jaurlaritzak Osalanen aurrekontu erreala %43 murriztuko du 2009 ekitaldiarekiko. Hasieran onartu zen aurrekontuaren arabera %8,6ko jaitsiera aurreikusita bazegoen ere, gaurko bileran gobernuak murrizketa berriak jakinarazi ditu, 4,5 milioitik gorakoak izan daitezkenak. Honek suposatuko du azkenean aurrekontua 2009koa baino %43 txikiagoa izango dela.
Honek adierazten du Jaurlaritza honek laneko segurtasun eta osasunarekiko duen interes eskasa. Nola ekingo zaie 2010erako helburuei baliabideak hainbeste murriztuta? Osalan edukiz husteko beste urrats bat izan da hau. Read More »