2010 apirilak 28

amiantoApirilak 28 lan osasunaren nazioarteko eguna errebindikatuz, CAF-Beasaingo “Amiantorenei” monolitoaren aurrean omenaldi bilkura burutu dugu.

Bertan: CAFeko komiteko Prebentzio Delegatuok, Gipuzkoako ASVIAMIE(asociacion de victimas amianto de Euskadi) elkarteko kideak eta CAFen duela 15 egun hildako azken langilearen alabak (Oihana Benitok) hartu dugu parte. CAF Beasainen jada “ofizialki” 18 langile hil dira amiantoaren eraginez.

Ekitaldi honekin zabaldu nahi izan den mezua da “amiantoaren arazoak hor jarraitzen duela gaixoak eta heriotzak eraginez eta garaia dela, behingoz, bai enpresak zein administrazio ezberdinek, arazoak existitzen duela errekonozitu eta bai afektatuek, senideek zein sindikatuek eskatzen dituzten neurriak aplikatzen hasteko”. CAFeko Prebentzio Delegatuok horretan dihardugu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.