“Mantenimenduko taldean lan egiten genuen. Labeen ardura eraman eta bertako plakak Amiantoarekin bilduta zeuden eta erresistentziak enzintatzen genituen. Beroari asko eusten zion mineral horrekin kontaktuan geunden denbora askoan eta jarraian. Ez ziguten osasunarentzat txarra zenik inork esan. Gure taldean lanean zebilen lankidea hil zenean konturatu nintzen zenbaterainoko eragina zuen produktu honek. Badira langile batzuk bizitza galdu dutenak amiantoaren eraginaren ondorioz. …
Read More »amiantoa
CAF BEASAIN ETA MICHELIN – GASTEIZ PREBENTZIO ORDEZKARIEN OHARRA JENDARTEARI
Beasaingo CAF eta Gasteizko Michelin lantegietako prebentzio-ordezkariek minbizia sor dezakeen amiantoarekin kontaktuan egotearen ondorioz bi lantegietan dugun egoeraren berri eman nahi diegu komunikabideei. Momentuz, amiantoaren eraginez hil direla ofizialki aitortutako biktima kopurua bi lantegietan desberdina da; CAFen 23 dira hildakoak, eta Michelinen bi. Langileei lanean amiantoarekin kontaktuan egon izana aitortzen dien zerrenda zabaltzeko eskatzen ari gara bi lantegietan, pertsona horiek osasun-azterketa espezifikoak jasotzeko eskubidea izan dezaten, 396/2006 Errege Dekretuak ezartzen duen moduan. Osasun-azterketa horiek urtean behin egin behar ditu enpresako osasun-zerbitzuak aktiboan dauden langileen kasuan eta Osakidetzak egin behar ditu hainbat arrazoi direla-eta (erretiroa hartuta, kontratua amaituta, etab.) jada lanean ez dauden langileen kasuan. Urteak daramatzagu bi lantegietan zuzendaritzei lan-bizitzan amiantoarekin kontaktuan egon diren langile guztiak zerrenda horietan sar ditzatela eskatzen. Bi zuzendaritzen erantzuna luzamendutan ibiltzea eta zerrendak ahalik eta gehien laburtzea izan da. Hori dela-eta, bi lantegietako prebentzio-ordezkarioi nahitaezkoa iruditu zaigu Arabako eta Gipuzkoako Lan Ikuskaritzetara jotzea, zerrenda horietan errealitateari erantzuten dioten irizpideak betetzen dituzten langileak sartzeko. Laneko Ikuskaritzek erantzun ezberdinak eman dizkigute. Araban Lan Ikuskaritzak argi aipatzen ditu amiantoarekin lan egindakoen lanpostuak eta, gainera, amiantoaren ondorioz hildako langileen lanpostuan lan egindako langileek ere, langileen ordezkariek eskatutako moduan, zerrendan egon behar dutela adierazten du.
Read More »Amianto ekitaldia
CAF Beasaingo langileok ordu bateko lanuztea burutu dugu, amiantoarekin lan egitearen ondorioz hil berria den III. Dibisioko Jose Garcia Ortega langile erretiratuaren eta 2010ean hil arren diagnostikoa duela gutxi baieztatu dioten mantentze-lanetako Juan Urdangarin Begiristainen hildakoa omentzeko. Langileok, lantegi alboan dagoen “Amiantorenei” eskultura ondoan elkarretaratu gara ekitaldi errebindikatibo eta omenezko batean. Familiartekoek lore eskaintza bat egin dute bertan. Ekitaldi hau …
Read More »enpresa batzordearen oharra
enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, datorren OSTEGUNEAN URRIAK 18, goizeko 10:00etatik 11:00etara sarrera Nagusian egingo den kontzentraziora. Gure enpresan amiantoarekin lan eginaren ondorioz, 2010ko ekainearen 21ean hil zen Juan Urdangarin Begiriztain (54 urte) eta pasa den 2012ko uztailaren 28an hil zen José García Ortega (80 urte) langileen heriotzak salatzeko eta hauek omentzeko izango da kontzentrazioa. kontzentrazio ordua lanuzte …
Read More »AMIANTOA, HILTZAILE ISILA
«El problema existe. El amianto mata. Hiltzaile isila» dio ASVIAMIE elkarteko kideek jantzita daramaten kamisetak. Bi esaldi horien egiatasuna ez luke dagoeneko inork zalantzan jarri behar, nahikoa baita hildako langileen zerrenda ikustea, baina oraindik ere aldarrikapen eta borroka ugari egin beharra daukate gaitz hau jasaten dutenek, eta senitartekoek. Horietako bat, osasun arloko Erreferentziako Zentro bat martxan jartzea, eta beste bat Konpentsazio Funtsa abiaraztea.
Javier Marques, Mamen Sarriegi eta Jaime Camba, Beasaingo CAFen ondoan dagoen ‘Amiantorenei’ oroitarrian. (Gotzon ARANBURU) ASVIAMIEren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 25.000 langilek baino gehiagok eduki dute harreman zuzena amiantoarekin, nahiz eta Osalanek 5.754 bakarrik onartu, iazko abenduko zerrendan.
Zenbakiak izugarriak dira. CAF enpresan soilik, dagoeneko 55 langile hil dira amiantoaren eraginez. Horietako 33 Zaragozako lantegian, 22 Beasaingoan eta bat Irungoan. Azken lau urteotan, 98 dira amiantoak Euskal Herrian hildako langileak. Eta okerrena da zerrenda hau hazten joango dela, latentzia luzeko gaixotasunak sorrarazten baititu amiantoak; hau da, mineral horren lagina gorputzean sartu eta handik 30 edo 40 urtera azaldu ohi da gaixotasuna. Kontuan izanda 1960-1980 urte tartean erabili zela gehien amiantoa lantegietan, oraindik ere heriotza asko iritsiko direla aurrikusten da.
2002an debekatu zen amiantoaren erabilera Estatu espainiarrean, Suedian baina hogei urte geroago eta Estatu frantziarrean baina sei urte geroago. CAFen duela 25 urte utzi zioten erabiltzeari.
Read More »ASVIAMIE eta LABekin elkarrizketa, amiantoari buruz
AMIANTOA TRIPTIKOA
AMIANTOA TRIPTIKOA
Read More »AMIANTOAREN ONDORIOZ BESTE BIKTIMA BAT CAF-en
Apirilaren 5ean (asteartea), Evencio Descalzo Marcos CAFeko langile erretiratua hil zen amiantoa manipulatu izanaren ondorioz harrapatu zuen gaixotasunaren ondorioz. Duela gutxi CAF-Zaragozako lankide bat ere hil da 55 urte zituela. Horiekin, ofizialki aitortutako heriotzak 18 izan dira CAF Beasainen eta 30 CAF-Zaragozan, baina jakina da gehiago izan direla arrazoi horrengatik hil direnak. CAFetik kanpoko datuak ez dira askoz ere …
Read More »Condenan a CAF al pago de casi 35.000 euros por otra muerte por amianto
El Juzgado de Lo Social número 4 de Donostia ha condenado a Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) al pago de 34.936,84 euros en concepto de indemnización por el fallecimiento de José Antonio Arantzegi Arregi debido a un mesotelioma al haber estado en contacto con el amianto durante su vida laboral.
Arantzegi Arregi trabajó en CAF en dos períodos entre 1967 y 1969 y desde 1977 a noviembre de 2008. En ese plazo intermedio trabajó para una constructora. Sin embargo, la sentencia confirma que mientras estuvo en la compañía de ferrocarriles «trabajó en la sección de soldador y de montador».
En la primera tarea «forraba -junto a otros trabajadores- tuberías, paredes y techos, forro en el que se empleaba el amianto como material aislante e ignífugo, y en ocasiones -según consta en la sentencia a la que ha tenido acceso GARA- se realizaban tareas de restauración de unidades de tren antiguos, o eliminación de las mismas, en las que se retiraba el material aislante, es decir amianto».
En julio de 2008, acudió a los servicios de urgencia de Osakidetza «aquejado de un problema respiratorio» y fue en ese momento cuando le diagnosticaron «un mesotelioma pleural maligno en el hemitórax derecho». Cuatro meses después falleció, puesto que este tipo de cáncer actúa con rapidez.
Read More »2010 apirilak 28
Apirilak 28 lan osasunaren nazioarteko eguna errebindikatuz, CAF-Beasaingo “Amiantorenei” monolitoaren aurrean omenaldi bilkura burutu dugu. Bertan: CAFeko komiteko Prebentzio Delegatuok, Gipuzkoako ASVIAMIE(asociacion de victimas amianto de Euskadi) elkarteko kideak eta CAFen duela 15 egun hildako azken langilearen alabak (Oihana Benitok) hartu dugu parte. CAF Beasainen jada “ofizialki” 18 langile hil dira amiantoaren eraginez. Ekitaldi honekin zabaldu nahi izan den mezua …
Read More »