Hiru hilez behin biltzen den jangela batzordearen bilera burutu berri dugu. LABek egindako zenbait proposamenen inguruan jardun gara berriro. LABek sustatuta, Nafarroako Errigora herri ekimenak kontserbako tomatea eta entsaladetako olioa hornitzea aztertzen ari omen da Enpresa. Lekaleak berriz, Errigora edo Euskal Baserrik hornitzea aztertzen ari omen dira. Bertako arrain freskoa astean behin baino gehiagotan eskaintzea ere eskatu genuen, gaur enpresak …
Read More »albisteak
Euskal Herriak ordezkaritza propioa behar du!
CAF taldeko Europar Enpresa Batzordea CAF taldeko frantziar eta poloniar sindikatuek eskatuta, CAFeko Europar Enpresa Batzordea eratzeko prozesu ofizialari ekin zitzaion duela zenbait aste. Bideo honetan, CAF taldeak Euskal Herriko herrialde ezberdinetan dituen plantetako LABeko hainbat delegatuk aipatutako prozesua zein egoeratan eta honen aurrean LABek duen iritzia azaltzen dute xehetasun guztiekin. Euskal Herria da CAF taldearen baitan langile gehien biltzen …
Read More »CAFeko akziodunen batzarra, egunetik egunera urrunago dagoen multinazional baten ispilu
Aitor Martinez Barayazarra eta Gaizka Etxaide Etxaburu LABEN ORDEZKARIAK BEASAINGO CAFEKO ETA IRUNGO CAFEKO ENPRESA BATZORDEETAN Aurten berriro CAFeko akziodunen batzarra bilduko da, eta beste behin langileen ordezkaritzak ezingo du bilera horretan parte hartu. Enpresaren akzioen %24 inguru langileok parte garen Cartera Social antolakundeak kudeatzen dituen arren, edozein erabakigunetatik kanpo jarraitzen dugu. CAFek industria-politika espantsionista indartzen jarraitzen du, non, ohiko edozein multinazionaletan …
Read More »Alferrik galdutako beste aukera bat
Maiatzaren 29an egindako hileroko idazkaritza bileran, enegarrenez, enpresari eskatu diogu ibilgailuen negozio-unitateko goizeko erreleboko langileei aste osoan sarrera ordutegi bera egiteko aukera eman diezaiela (MIIRAn urte osoan egiten dute). Aukera hori borondatezkoa izango litzateke, baina urte osoan egiteko konpromisoa hartuko litzateke. Neurri soil horrek aparkalekuetako ibilgailuen irteerak mailakatzea ekarriko luke, langile gehienak ordutegi berean dauden lanaldietan, eta horrela, sortzen diren …
Read More »Jangelako elikagaien inguruko inkesta
Jangelan kontsumitzen ditugun elikagaien kalitatearen inguruko kezka nabaria da langileen artean. Hori dela eta, LABetik inkesta bat burutu dugu Beasain eta Irungo afiliatuen artean, non honako gaiak uztartu diren. PRODUKTU FRESKOAK %98 produktu freskoak kontsumitzearen aldekoa da. JAKI AURRESUKALDATUAK %92,5k kezka handia edo oso handia du produktu hauek kontsumitzearekin. BERTAKO PRODUKTUAK %95 bertako produktuak kontsumitzearekin konprometituta dago. KOSTUA %98ari beharrezkoa …
Read More »SOS Rafah STOP Genocidio
LANGILEOK PALESTINAREKIN! Maiatzak 17rako EAE eta Nafarroako hainbat sindikatuk deitutako mobilizazio egunarekin bat eginez, Beasain eta Irungo lantegietan ere beste hainbeste ekimen burutu ditugu. Horrela, Beasaingo lan zentroan langile batzar informatibo jendetsu bat burutu dugu goizeko 10:00tan. Bertan aipatutako sindikatuek adostutako irakurketa bateratua irakurri da. Batzarraren ondoren elkarretaratze bat burutu dugu enpresako sarrera inguruetan. Irungo lan zentroan berriz, bi orduko …
Read More »2023 urteko emaitzak
Etorkizun industriala Euskal Herrian errotzeko beharra CAF taldearen handitze estrategiaren aurrean, erronka sindikalez beteriko etorkizuna dugu: Errotze industriala, deslokalizazioari aurre egitea, CAF taldeko langile guztion lan baldintzen duintzea, inbertsio industriala Euskal Herrian bermatzea, politika industrialean eragitea, …. Egoera honetan ezinbestean CAFeko langileon eragin guneak biderkatu behar ditugu. Administrazio kontseilutik, Enpresa Batzorde europarrera, euskal langileok hitza eta eragiteko gaitasuna izan dezakegun …
Read More »Desamiantatze protokoloak ez gaitu babesten
Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira, CAFeko langileok bi orduko lanuztea burutu dugu. Beasaingo kaleetan zehar manifestatu ondoren, desamiantatze prozesuetarako erakunde publikoek zehaztutako protokoloek ez gaituztela babesten salatu dugu prentsa agerraldi baten bidez. Protokolo hauek berrikustea ezinbestekoa da langile guztion osasuna bermatzeko.
Read More »Azken ostiraleko mobilizazioa
Hilabeteroko moduan, gaur ere Euskal Preso eta Iheslarien etxeratzearen alde, azken ostiraleko mobilizazioa burutu dugu enpresako atarian Enpresa Batzordeko kideok. Gure artean nahi eta behar ditugulako, etxera, LANTOKIETARA!!
Read More »Cartera Socialek %24,04ko partaidetza mantentzen du CAF S.A.-an 2023aren amaieran
2023ko dibidenduaren banaketak eta partaide berrien ekarpenak ahalbidetu dute parte-hartzea ez jaistea. 2024an amaitu zen 2017an hasitako partaidetza planaren hedapena. Aurreikusi bezala, partaide berrien ekarpenak moteldu egin du langileok CAFen dugun partaidetzaren jaitsiera. Parte-hartzaile berrien ekarpen-fasea amaitutakoan, jaitsiera areagotu egingo dela aurreikus daiteke. Gaur egun, CAF SAko langile finkoen % 29k ez du partaidetza-planean sartzeko aukerarik izan. Hauek dira 2017ko …
Read More »