albisteak

KORRIKA BADATOR!!

LAB-CAF sail sindikalak beste behin ere KORRIKAN parte hartzea erabaki du bere ibilbidearen Km. bat erosiz eta dagoeneko prest ditugu petoak!! Beraz, langileei dei egiten diegu euskararen normalkuntzaren aldeko aldarrikapen honetan parte har dezaten. Aurten, apirilak 7, ostirala gaueko 03:40 inguruan, Beasain eta Ordizi arteko mugan (Mariaratz) hartuko du LABek lekukoa. Aurretik izango dira baita ere Enpresa Batzordearen eta Euskara …

Read More »

Rafa Diezen begirada El Duesotik

Una mirada sindical a contracorriente liburuaren haritik, egungo eztabaida politikoa astindu du Elorrietak egindako hausnarketa garrantzitsuekin. ELAren hitzek, EAJri eta Ezker Subiranistari kritikak eginez prozesu politikoarekiko izan duen jarrera mugagabearen etaparen ondoren, aldaketa sozialaren eta burujabetzaren aldeko esparru politiko eta sozialaren artikulazioaren parte izateko borondatea erakusten dute, LABekin garatu beharreko ekintza batasun estrategikoan oinarrituz. Halaber, EAJren eta Ezker Abertzalearen arteko …

Read More »

ANDRES ARIZKORRETAREN HITZALDIARI BURUZ

CAFeko presidente Andres Arizkorretak hitzaldia emango du martxoaren 31n, 18:30ean, Beasaingo Igartza Jauregian; “CAF eta GEROA”. Hitzaldia CAFen mendeurrena dela-eta Goierrin, LEMNISKATA kolektiboaren eskutik, hilabete honetan antolatu diren ekitaldien barruan kokatzen da. Inolako zalantzarik gabe, hitzaldia arrakastatsua izango da, eta litekeena da Beasaingo Igartza Jauregia txiki geratzea (300 lagunentzako lekua du) enpresa honekin lotura duten eta presidenteak ehun urteko enpresa …

Read More »

ESKUBIDE SOZIALEN DEFENTSAN

Enpresa Batzordeak gehiengoz (LAB, ELA eta ESKren baiezkoaz eta CCOOen abstentzioarekin)  bat egiten du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako mobiliazazioarekin eta zentzu horretan dei egiten die langileei datorren apirilaren 1an Bilbon ospatuko den manifestazioan parte hartzeko.   Hau da Enpresa Batzordeak publikatutako oharra: https://www.labcaf.eus/wp-content/uploads/EBO-2017-03-28-Eskubide-sozialen-karta.pdf

Read More »

#ireki ditzagun giltzarrapoak!!

#ireki ekimenak martxan jarritako ekimenaren harira CAFen burututako sinadura bilketan 604 sinadura bildu eta hainbat atxikimendu bilkura egin dira. LABetik bat egiten dugu ekimenarekin eta berau babestu eta indartzen jarraituko dugu azken giltzarrapoa ireki harte!!

Read More »

HITZARMENEKO LEHEN BILERARI BURUZKO LABen BALORAZIOA

Zuzendaritzak ez du ezer seriorik ekarri hitzarmenaren lehen bilerara. Horren lekuko dugu ez duela ezer aurkeztu idatziz. Hala ere, zuzendaritzak esandakoaren balorazioa egingo dugu LABko kideok. IRAUNALDIA: 3 urterako hitzarmena nahi dute, baina ez du 2019rako errelebo-kontratua eskaini. Iradokizun onartezina da hori. LAB, beti bezala, 2 urtetik gorako iraunaldiak aztertzeko prest egongo da, betiere eskainiko diren edukien baitan. Kasu honetan, …

Read More »

INBERTSIOEI ETA ALTZAIRUTEGIARI BURUZKO AKORDIOAREN JARRAIPENA

Enpresak altzairutegiko jarduera bertan behera utzi zuenetik hainbat aste pasata, fase berri bati heldu diogu bete-betean. Ordua da orain arte emandako urratsen balorazioa egiteko, eta etorriko diren hurrengo mugimenduei arreta ematea.  Inbertsioen inguruko akordioei dagokienez, gaur egun oraindik ez dakigu zein puntutan dagoen gai hori, ez dugu informaziorik. Garbi daukagu erne egon beharko dugula gai horrekin. Zuzendaritzari jarraipena eta konpromiso …

Read More »