albisteak

Euskaraldia CAFen

CAFera ere iritsi da Euskaraldia. Aste honetan zehar Euskara Batzordeko kideak izen-emate orriak banatu dituzte enpresako sarrera ezberdinetan. Horrekin batera izen-emate horri horiek sartzeko kutxak ere jarri dituzte enpresa guztian zehar. Inskripzio orri horiek betetzeko epea urriak 19 ostirala, eguerdiko 12tan amaituko da. Gogoratu, nahiz eta enpresatik kanpora izena emanda izan, garrantzitsua dela CAFen bertan ere aipatutako orria betetzea Euskara …

Read More »

Orain Presoak!

Presoen Aldeko CAFeko Lagunen eskaerari erantzunez eta gehiengo sindikalak egin moduan, CAFeko Enpresa Batzordeak gehiengoz (LAB, ELA eta ESK alde eta CCOO abstenitu) dei egiten die langile guztiei datorren larunbatean urriak 20, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antiguoko tuneletik abiatuta Orain Presoak lelopean SAREk deitutako manifestaldian parte hartzera.

Read More »

Amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa

Kataluniako amiantoaren biktima elkarteak eta Colectivo Rondak antolatuta, urriaren 4, 5 eta 6an amiantoaren biktimen nazioarteko I. topaketa burutzen ari da Bartzelonan. Topaketa hau urriaren 4an hasi zen Cerdanyolako udalean, lurralde ezberdinetatik etorritako biktima guztiei egindako harrera instituzionalarekin. Cerdanyola amiantoaren “zero zona” dela esaten da. Ekitaldi hau Ripolleteko udalarekin elkarlanean antolatu dute, izan ere inguru hau amiantoaren ondorioak gogor pairatu …

Read More »

CAF-ek SOLARIS autobus ekoizle poloniarra erosi du

Hiriko mugikortasun jasangarriko sistemetan Europa mailako liderdoa lortzea. Hori da CAF konpainiak bere plan estrategikoan zehaztutako helburuetako bat. Eta bide horretan, “aurrerapauso handia” eman dute, Poloniako Solaris autobusen enpresa fabrikatzailea erosita. Horrela, CAF Taldea “autobusen segmentuan merkatuko gaur egungo liderretako bat” bihurtuko dela azaldu du konpainiak. Solaris 1996an sortutako autobus konpainia da. 32 herrialdetako 700 hiri baino gehiagotan du presentzia, …

Read More »

CAF-ek 67.000 euro ordaingu beharko dizkio amiantoagatik hildako langile baten familiari

Amiantoak eragindako gaitz bategatik hil zen langilearen emazteari eta semeei 67.103,88 euroko kalteordaina ordaindu beharko die CAF S.A. enpresak. Hala ebatzi du Donostiako lan-arloko 5. epaitegiak. Fermin HG, 87 urterekin hil zen 2015eko otsailean, Mesotelioma Pleural gaitzak jota. 1952 eta 1990. urteen artean lan egin zuen CAFen, amianto zuntzen eraginpean. CAF enpresa 1986an sartu zen RERA (Amianto arriskua duten enpresen …

Read More »

Ekainak 10 Gizakatea: eman eskua etorkizunari

Enpresa Batzordeak bere osotasunean (LAB, ELA, CCOO eta ESK) Gure Esku Dagok antolatutako ekimenari atxikimendua adierazi eta  CAFeko langileak gonbidatu nahi ditugu ekainaren 10erako antolatuta dauden ekitaldietan parte hartzera.  Ekainaren 10ean, hitzordu garrantzitsua dugu Euskal Herrian. GURE ESKU DAGO plataformak erabakitzeko eskubidearen aldeko beste ekimen bat egingo du. Egun horretan, eta hainbat arrazoi dela eta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean …

Read More »