ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

            Enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, BILTEGI ZAHARREAN, datorren MAIATZAK 22, ASTEAZKENA goizeko 10:00etan (goizeko errelebo eta lanaldi normala dutenei) eta arratsaldeko 14:00etan (arratsaldeko eta gaueko errelebokoei), egingo diren BATZARRETARA.

 

GAI ZERRENDA:

  1. Maiatzak 24rako Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren aldeko GREBA deialdia
     
  2. Maiatzak 30rako GREBA OROKORRERAKO deialdia.

Oharrak:

  • Bi bozketa egingo dira; bozka bakoitza kolore batekoa izango da eta bozka-kutxa berean sartuko dira. 
     
  • Asanbladara etortzen diren gaueko erreleboko langileek, honen  sarreran eta amaieran fitxatuko dute eta ohizko ordutegiari  asanbladaren iraupena deskontatuko diote. 
  • 7:00etatik  aurrera, altzairutegian ez da kolada prozesurik abian jarriko, langile guztiok batzarrean izan gaitezen, 2006ko apirilaren 24eko bozketan erabaki zen bezala. 
  • Batzar hauek  ABONATUAK izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.