ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

(LAB, CCOO eta ESKren aldeko botoaz eta ELAren ezezkoarekin)

EBO-2013-03-05-_MARTXOAK-9-II_

Enpresa batzorde desberdinek non egoera bat edo bestegatik bertako langileak borrokan dauden beraien lanpostuen defentsan, sektore guztiak (eraikuntza, industria, komertzioa, osteleritza, sektore publikoa…) eta orokorrean gizarte osoa batuko dituen manifestaldi baterako deialdia egin dute. Lanpostuen defentsan aurrera eramaten ari diren borrokak ez bai dira eta ez dute borroka indibidualak izan behar.

 

Enpresa batzorde hauek helarazi dutenez, geroz eta langile gehiago dira egoera larri hauek jasaten ari direnak, eta beharrezkoa ikusten dute bakoitzak bere borroka partikularretik haratago denak bateratuta gatazka hauek kalera ateratzea. Bizitzen ari garen egoera, aurrera eramaten ari diren politiken ondorio dira, izan ere politika hauek patronalaren neurrira egindako politikak dira. Badakigu nora garamatzaten bide honetatik: ez da ia batere lanposturik sortuko, sortzen den gutxia prekarietatean oinarritua egongo da eta langabeziara eta pobreziara bultzatuko gaituzte.

Beraien intentzioa ahalik eta enpresa batzorde gehienek deialdiarekin bat egitea da, horrela gizartearen esparru guztietara iritsi asmoz, denon artean kaleratzeei, erreformei eta inposizioei aurre egin eta geure lanpostuen aldeko aldarri garbia egin dezagun. Denon borrokak bateratu nahi dituzte patronalak eta instituzioek gure errebindikazioak ozen entzun ditzaten; Gaurko borroka biharko enplegua!

 

CAFeko Enpresa batzordetik positiboki baloratzen dugu iniziatiba hau, borrokan dauden langile hauetako batzuekin CAFeko EREaren aurkako borrokan Gasteizen bat egin genuen parlamentu aurrean. Guzti honengatik, CAFeko langileoi dei egiten dizuegu martxoaren 9an Bilbo eta Iruñan antolatu dituzten manifestaldietan parte hartzera.

EZ KALERATZERIK, EZ ERREFORMARIK, EZ INPOSIZIORIK. ¡ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN!

NI DESPIDOS, NI REFORMAS, NI IMPOSICIONES. DEFENDAMOS EL EMPLEO!

OHARRA: CAFeko enpresa batzordetik deialdi berezia egin nahi genuke manifestaldi honetara joateko.

Bilbora Joan etorria errazteko, autobusak antolatu dituzte eskualde desberdinetatik. Osteguna baino lehen apuntatu beharko da, apuntatzeko deitu bultzatzaileak garen sindikaturen bati, autobusak dohainik izango dira.

AUTOBUSAK:

URRETXU, “Xanti Potros enparantzatik” arratsaldeko 15:45etan

BEASAIN, Anbulatorioko aparkalekutik arratsaldeko 16:00etan.

TOLOSA, Usabal kiroldegitik arratsaldeko 16:00etan.

ENPLEGUA DEFENDA DEZAGUN!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.