enpresa Batzordeak dei egiten die langile guztiei, datorren OSTEGUNEAN URRIAK 18, goizeko 10:00etatik 11:00etara sarrera Nagusian egingo den kontzentraziora.
Gure enpresan amiantoarekin lan eginaren ondorioz, 2010ko ekainearen 21ean hil zen Juan Urdangarin Begiriztain (54 urte) eta pasa den 2012ko uztailaren 28an hil zen José García Ortega (80 urte) langileen heriotzak salatzeko eta hauek omentzeko izango da kontzentrazioa.
kontzentrazio ordua lanuzte bezala kontsideratuko da.
Oharrak:
- Arratsaldeko erreleboko langileek beren lanaldiaren azken orduan burutuko dute lanuztea.
- Gaueko txandako langileek beren lanaldiaren azken orduan burutuko dute lanuztea (ostegun gauean).
- 7:00etatik aurrera, altzairutegian ez da kolada prozesurik abian jarriko, langile guztiok lanuztean izan gaitezen, 2006ko apirilaren 24eko bozketan erabaki zen bezala.