Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, …
Read More »Berdintasun legea
Berdintasun legearen ondorioz, 250 langile baino gehiago dituzten enpresek behartuta daude Berdintasunerako Plan bat aurrera eramatera. CAFen Plan hau aurrera eramateko Komisio bat sortu genuen Enpresa Batzordean 2008 urtean.
Ordutik hona diagnostikoaren fasea burutu dugu. Gai honekin noiz hasi ginen ikusita pentsatu dezakegu denbora gehiegi pasa dela, baina CAF Beasaingo lan zentroaren dimentsioa, langile kopurua eta departamentu ezberdinen errealitate anitzak kontuan harturik, denbora guzti hau beharrezkoa izan da gai garrantzitsu honetan sakontzeko eta behar diren datu eta ondorio guztiak ateratzeko.
Esan dugun moduan diagnostiko fasea bukatzear dago. Enpresa eta Komitearen diagnostikoaren txostena finkaturik dago eta orain tarte bat ireki nahi dugu langile guztiekin konpartitzeko eta behar diren ekarpen guztiak jasotzeko.
Read More »