Recent Posts

EGITURAK TAILERRA

Apirilak 28 “lan osasunaren nazioarteko eguna” aitzaki hartuta, CAFeko Prebentzio Ordezkariok, batzar lokalizatuak burutu genituen enpresa guzian lan taldeak dauden tailerretan. Batzar hauen helburua 2008an martxan jarri ziren lan-talde hauen aurkezpena egitea zen. Batzar hauetan, tailerrean jorratutako gaiak eta pendiente zeuden gaiak aipatu ziren eta langileei hitza eman zitzaien beren iritzia agertzeko. Egituratako tailerrean langileek egin zuten balantzea ezkorra izan …

Read More »

BERDINTASUN PLANA, BATZORDEAREN BALORAZIOA

CAFerako berdintasun plana (legez beharrezkoa) diseinatzeko lehen aldiz 2009. urtean bildu ginen Batzordea eta Zuzendaritza.

Gai berria zen guretzat, eta ez genuen hura berme osoz diseinatzeko beharrezko esperientziarik. Plan horrek egoeraren inguruko diagnostikoa egin ostean hartutako neurrien multzo ordenatua zehaztu behar du. Horren helburua enpresan gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzea eta sexuak eragindako bereizkeria desagerraraztea da.

Zehaztutako helburuak erdietsi ahal izateko, berdintasun planek, besteak beste, hauek bil ditzakete: enplegura sartzeko gaiak, sailkapen profesionala, promozioa eta prestakuntza, ordainsariak, laneko bizitza eta bizitza pertsonala bateratzea, eta sexu jazarpena eta sexuaren ondoriozko jazarpena prebenitzea.

Berdintasuneko plana diseinatzeko lehen urratsa diagnostikoa prestatzea izaten da; horixe da, hain zuzen ere, neurri onak diseinatu eta gero ezarri ahal izateko oinarria. Horretarako, Batzordeko kideok berdintasun arloan esperientzia zuen teknikari bat kontratatzeko Enpresa konbentzitzen saiatu ginen. Enpresak horri uko egin zion; hori dela eta, kontratazioa Batzordean egin behar izan genuen diagnostikoa egiteko fasean aholkularitza eskain ziezagun.

Read More »

BERDINTASUN PLANA

“ENPRESAK PLANAREN BIDEA AGORTU NAHI DU”

CAFeko BERDINTASUN PLANeko neurriak lantzen eta martxan jartzen buru-belarri ari garen honetan, azken bileretan jabetu gara enpresak ez duela asmorik berdintasuna eta kontziliazioa erabat ahalbidetuko dituzten neurriak hartzeko.

Punturik garrantzitsuenetako bat, eta langileen artean oihartzun handien dutenetako bat KONTZILIAZIOA da. Eta, izan ere, enpresa-itunean adostutako testuak honela dio:

“Laneko bizitza eta familia bizitza bateratzeari dagokionez, ordutegi malgutasunaren eta aplikagarriak diren beste neurrien ildotik, erregulazio elementuak proposatuko zaizkio Berdintasun Batzordeari, gero eztabaidatzeko”.

Hitzarmena sinatuz geroztik, batzordeak hainbat alternatiba eta neurri proposatu dizkio enpresari eztabaidarako, eta guztietan hauxe izan da enpresaren erantzuna:

“Ez dugu eztabaidatuko itunean proposatu eta atzera bota ziren proposamenei buruz”.

“Irudimen handiagoko neurriak proposatu beharko dituzue”.

Read More »