Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, …
Read More »-
Lantokietan ere autodefentsa feminista Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu
-
Sexu askatasunaren mugimenduak ekainaren 28rako deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du LABek
-
Aukera-berdintasunerako 4. plana CAFn, baina berdintasunak ez du aurrera egiten.
-
Emakumeen* gaixotasunak ikusgarri egingo ditugu, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren atarian
-
Biolentzia matxistaren aurka feminismo gehiago!

Read More » -

Recent Posts
EUSKARAREN EGUNA
Abenduak 3 euskararen egunean Andoni Egañaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen CAFen. Ordu eta erdi pasatxo iraun zuen saioa izan zen eta bertan izandakoaren laburpentxo bat jartzen dizuegu.
Read More »ELAk eta LABek eten egin dute Osalanen zuten parte hartzea
ELAk eta LABek Osalanen zuten parte hartzea etetea erabaki dute, honako arrazoiak direla eta:
- Eusko Jaurlaritzak batertu egin du lan-osasunaren arloan zinezko politikarik egiteko aukera. Laneko istripu eta gaixotasunen benetako zergatiei, hots, enplegu- eta lan-baldintzei, ez die ekin nahi, horrela patronalaren interesen aurka jo beharko bailuke (prekarietatea, kontrolik gabeko azpikontratazioa eta arau bihurtutako aldi baterako enplegua borrokatuz). Ondorioz, erakundeek ez dute aintzat hartzen gai honetan gertatzen diren arauhausteak behatu, kontrolatu eta zigortzeko betebeharra: ez Lan agintzaritzak, ez Lan-ikuskaritzak, ezta Osalanek ere.
- Osalan erakunde burokratizatu eta ezgauza bihurtu da; soilik patronalaren esanetara dago, eta bere egitekoak betetzeko adina bitartekorik ez dauka. 2010ean bere aurrekontua aurreko urtearekiko %43 jaitsiko da. Murrizketa eskandaluzkoa da, berez aurrekontua barregarria baitzen, BPGaren %0,02ra ere iristen ez zelarik. Politikarik ez, eta ezertarako balio ez duen propagandaz estali nahi dute gabezia.
- Osalango Kontseilu Nagusia antzezpen formal hutsa da (organo honek besteak beste erakundearen urteko aurrekontuak onartzen ditu). Batzordean ematen den informazioa ez da nahikoa, ez osoa, eta zenbait punturen inguruko datuak ezkutatzen dira (ikuskaritzari, arauhauste-aktei edota zigorren zenbatekoari buruzkoak...). Bilerak gero eta okerrago joan dira; gehiengo sindikalak egindako galdera eta eskariak erantzunik gabe geratu dira. Read More »