Tag Archives: caf

Nafarroako ERRIGORAko olioa eta tomate frijitua, Euskal Baserriko lekaleak eta kantauri itsasoko arrain freskoa astean bitan CAFeko jangeletan urtarriletik aurrera

Jangela Batzordea sortu zenetik (2019) urtean, LABetik jangelako produktuen kalitatea hobetu eta bertakoproduktuak erabiltzeko proposamen konkretu desberdinak egin ditugu. Beste zenbait eskariren artean, bertako produktuen kontsumoa bideratu eta gainera Nafarroan euskarabultzatzen duen ERRIGORA herri ekimenaren bidez zenbait elikagai konkretu eskuratzea eskatu genuen; arrain freskoa maiztasun handiagorekin (ez soilik astean behin) eta Kantauri itsasokoa izatea, edo barazki izoztua eta aurreprestatuak baztertu …

Read More »

Urriak 2, jangela batzordeko bilera berri bat

Ikasturte berri bati ekin diogu eta urritik aurrera 1.500 pertsona baino gehiagok erabiliko dugu egunero jantoki zerbitzua CAF Beasainen (udarako jardun jarraileko egunetan 400 pertsona inguru). Urteko ia egunen erdietan enpresan bazkalduko dugu. Hau bizi laboral osora estrapolatzen badugu, enpresako jantokietan kontsumitzen ditugun elikagaiek guregan duten garrantzia dimentsionatu dezakegu. Gainera, guzti honek ez dio gure osasunari bakarrik eragiten, eguneko 1.500 …

Read More »

Azken ostiraleko mobilizazioa

Gaurkoan Gudari Egunarekin bat eginez, azken ostiraleko mobilizazio berri bat burutu du Enpresa Batzordeak. Beasaingo Sarrera Nagusiko obrak amaituta, bertan eraiki duten zubi berrian burutu da kontzentrazioa. Guztiak gure artean izan arte, preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA!

Read More »

LABek zentroen arteko mahaia osatu du CAFen

LABek CAF taldeko hainbat zentrotan dituen ordezkariak joan den astelehenean, hilak 16, bildu ziren lantegi bakoitzaren egoera aztertu eta esperientzia desberdinak partekatzeko. CAFek trenbide-materiala eraikitzeko enpresa izateari utzi eta “mugikortasun iraunkorreko sistemen” enpresa izaera hartu du. Aldaketa hori ez da estetikoa soilik, eta dibertsifikazio-politika horrek langileen atomizazio oso kalkulatua eta lan-baldintzen prekarizazioa dakar lotuta. CAF taldeak gutxienez 18 enpresa ditu …

Read More »

Eusko Legebiltzarrean salaketa

Gaur Enpresa Batzordeko kideok Gasteizko Legebiltzarreko batzordera eraman dugu CAFeko langileon salaketa; desamiantatze prozesuan CAFek erakutsi duen arduragabekeria eta ondoren OSALANek eskutik jaso dugun babesgabezia ozen salatu nahi izan ditugu.

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …

Read More »

Enpresa Batzordearen oharra

Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …

Read More »

CAFeko 7, 8 eta 9. nabeak itxi dituzte amiantoagatik

Laugarren dibisioko 7, 8 eta 9 nabeetako langileak ez dira lanera itzuliko garbiketa lanak amaitu arte. Langile batzordeak eta Enpresako prebentzioko ordezkariek adierazi dutenez abuztuaren 23an izan zuten amiantoaren presentziaren berri. Izan ere, egun horretan jakinarazi zien enpresak abuztuaren 24an 8. Nabean lanean hasi behar ziren langileak ezingo zutela lantokira joan, nabe horretan amiantoa kentzeko garbiketa lanen  ondoren ingurumen-neurketak ez …

Read More »