Gaur Enpresa Batzordeko kideok Gasteizko Legebiltzarreko batzordera eraman dugu CAFeko langileon salaketa; desamiantatze prozesuan CAFek erakutsi duen arduragabekeria eta ondoren OSALANek eskutik jaso dugun babesgabezia ozen salatu nahi izan ditugu.
Read More »Tag Archives: amiantoa
Enpresa Batzordearen oharra
Desamiantatuaren egoeraren harira emandako egoera dela eta, Zuzendaritzari ondorengo eskari konkretuak bideratu dizkiogu: Amiantoa neurtzeko frogak behar bezala burutzearekin batera, 7, 8 eta 9 nabeek erabateko garbiketa behar dute. Amiantoak eragin berezia izan duen gune konkretuen garbiketaz gain, beste lekuetan egon daitekeen hautsa ere garbitzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Langileontzako inolako galerarik izan gabe, galdutako lan ordu guztien ordaintzea eskatzen dugu. …
Read More »Enpresa Batzordearen oharra
Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira. Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten. Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko. …
Read More »Desamiantatzearen inguruko kronika
CAFeko 7, 8 eta 9. nabeak itxi dituzte amiantoagatik
Laugarren dibisioko 7, 8 eta 9 nabeetako langileak ez dira lanera itzuliko garbiketa lanak amaitu arte. Langile batzordeak eta Enpresako prebentzioko ordezkariek adierazi dutenez abuztuaren 23an izan zuten amiantoaren presentziaren berri. Izan ere, egun horretan jakinarazi zien enpresak abuztuaren 24an 8. Nabean lanean hasi behar ziren langileak ezingo zutela lantokira joan, nabe horretan amiantoa kentzeko garbiketa lanen ondoren ingurumen-neurketak ez …
Read More »