Pasa den asteartean urtarrilak 24ean, BIMeko batzordea bildu zen enpresak Urtarrilaren 18an egin zuen ‘’eskaintzari‘’ erantzun bat emateko, BIMeko batzarraren gehiengoaz (LAB,ELA,CCOO,UGT) eta ESKren abstentzioarekin zuzendaritzari honako proposamen hau aurkezten dio.
CAFeko enpresa zuzendaritzak, berarengan ohikoa den bezala, hasieratik kolokan jarri nahi du enpresa itunaren negoziazioa.
Kasu honetan aukeratu duen elementua hitzarmen probintziala izan da. Aurten bi negoziazioek bat egiten dute (hitzarmen probintziala eta enpresa ituna) eta metaleko langileok 2010eko negoziazioan eman genuen erantzuna ikusirik, zuzendaritzak bere bidea libre ikusi nahi du eta probintzialarengatik inongo grebarik ez egiteko baldintza jarri du akordio bat lortu ahal izateko.
Read More »