CAF prentsan

CAF-EK ERRESUMA BATUKO BIRMINGHAM HIRIRAKO TRANBIA BERRIAK HORNITZEKO LIZITAZIOA IRABAZI DU

Erresuma Batuko West Midlands eremuko garraioaren eta garapen ekonomikoaren kudeaketaz arduratzen den West Midlands Combined Authority (WMCA) erakundeak CAF hautatu du 21 tranbia hornitzeko eta kopuru hori beste 29 unitaterekin handitzeko aukera jasotzen du akordioak. Lehen Urbos unitateak 2021. urtearen amaierarako entregatzea aurrez ikusi dute. Era berean, kontratuak euskarri teknikoko eta ordezkoen hornikuntzako zerbitzuak jasotzen ditu 30 urtez. Proiektuaren guztizko …

Read More »

CAF TALDEAK ETA SAPHIR ERAIKUNTZA ENPRESAK OSATUTAKO KONTSORZIOARI ESLEITU DIOTE JERUSALMENGO TRANBIAREN PROIEKTUA

Proiektua PPP modalitatearen (proiektu publiko-pribatua) baitan garatuko dute eta bideko 27 kilometro berri, 53 geltoki berri eta depositu batzuk eraikitzea jasotzen du. Gaur egungo Linea Gorria izenekoa 6,8 kilometrotan luzatzea zein Linea Berde berria, 20,6 kilometroko ibilbidea izango duena, eraikitzea ekarriko dute lan horiek. Gainera, kontratuak Linea Berde berrirako 114 Urbos tranbia berri diseinatzea eta hornitzea eta Linea Gorria izenekoan …

Read More »

Londresen gidaririk gabeko trenak hornitzeko kontratua irabazi du CAF-ek

CAFi esleitu diote Transport for London (TfL) enpresak kudeatutako Docklands Light Railway (DLR) linearako 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko kontratua. Kontratuak euskarri teknikoko eta flotarako ordezkoak hornitzeko zerbitzuak biltzen dituen akordioa jasotzen du. Unitate moderno horiek 5 kotxekoak izango dira eta CAFen metro-ibilgailuen diseinu arrakastatsuan oinarrituta egongo dira. Aurrez ikusitakoaren arabera, 2023. urtean hasiko dute bidaiariekin egindako zerbitzua. …

Read More »

CAF-ek Suediako EUROMAINT enpresa erosi eta trenetako mantentze lanen jarduerarekin lotuta egindako apostua sendotu du

CAF Taldeak hazteko eta dibertsifikatzeko bere estrategian beste pauso bat eman du trenen mantentze-lanetako segmentuan Suediako liderra den Euromaint enpresako akzioen % 100 erosteko adostutako akordioaren ostean. Enpresa berri hori gehituta, CAF Taldeak indartu egin du zerbitzuak eskaintzen egiten duen eta gero eta handiagoa den bere jarduera. Gainera, Eskandinaviako herrialdeetako merkatuan duen presentzia sendoa finkatu du (dagoeneko proiektu kopuru handia …

Read More »

BESTE TREN PROIEKTU BAT ESLEITU DIOTE CAF ENPRESARI AUSTRALIAN

Transport for New South Wales-ek CAFek, Pacific Partnership-ek eta DIF Infraestructure Vek osatu duten Momentum Trains Pty Ltd. kontsortzioari esleitu dio Hegoaldeko Gales Berria izeneko Australiako estaturako eskualdeko trenen flota berria hornitzea eta 15 urtez mantentzea biltzen duen proiektua. Lan horiek partaidetza publiko-pribatuko modalitatearen (public private partnership) bidez egingo dituzte. Kontratu honetan, CAFeko lanen irismen-bolumena 500 milioi euro baino gehiagokoa …

Read More »

CAF-I ESLEITU DIZKIOTE RENFERAKO, BILBOKO METRORAKO ETA SAUDI ARABIAKO TRENETARAKO MANTENTZE LANEN KONTRATUAK

CAF hautatu dute Espainian eta Saudi Arabian trenen mantentze-lanekin lotutako kontratuakaurrera eramateko. Lan horien guztizko zenbatekoa 240 milioi euro baino gehiagokoa izangoda. Alde batetik, RENFEk CAFi esleitu dizkio Madrileko aldirietako trenen flotetako (446 serieaeta CIVIA) zein distantzia ertaineko eskualdeko trenetako (594, 596 eta 598 serieak) mantentzeko lanak. Kontratu horiek RENFErekin batera eratutako ACTREN izeneko bere sozietate mistoaren bidez bideratuko dira …

Read More »

RATPEK ETA ÎLE-DE-FRANCE MOBILITÉSEK CAFI ESLEITU DIZKIOTE PARISEKO RER LINEAKO MI2N TRENAK BIRGAITZEKO LANAK

RATPek (Régie Autonome des Transports Parisiens) eta Île-de-France Mobilitések CAFi esleitu diote 1995 eta 2005 artean fabrikatutako 43 RER MI2N unitate birgaitzeko proiektua. Proiektuaren bolumena 121,3 milioi eurokoa da eta gaur egun RATP eta Île-de-France Mobilités RER A Trenak berritzeko bideratzen ari diren programaren baitan kokatu behar da. Helburua da birgatutako lehen trenak 2020an zerbitzuan sartzea. Île-de-France Mobilités da Pariseko …

Read More »

CAF-ek Holandako NS operadorearekin kontratua handitzeko akordioa sinatu du

CAF eta NS enpresaren (Nederlandse Spoorwegen) artean sinatutako kontratu-luzapenak CIVITY plataformako bidaiarien 302 kotxeren (3 kotxeko 50 tren eta 4 kotxeko 38 tren) hornikuntza biltzen du. Haien guztizko bolumena 400 milioi euro ingurukoa izango da. Gaur egun, CAF antzeko unitateak hornitzen ari da 2014an NSrekin sinatutako kontratua dela eta. 3 kotxeko 68 trenen eta 4 kotxeko 50 trenen hornikuntza biltzen …

Read More »

CAF-i esleitu diote kontsortzioan hegoaldeko Gales Berriko (Australia) Parramatta LIGHT RAIL-eko kontratua

CAFi esleitu diote Parramattako tren arineko proiektua (1. fasea) hornitzeko, martxan jartzeko eta mantentzeko kontratua CAF Rail Australiak eta Transdev Australasiak osatu duten Great River City Rail Light kontsortzioaren baitan. Proiektu horretarako, CAFek 7 moduluko hamahiru URBOS ibilgailu zein lineako sistemak eta integrazioa hornituko ditu. Trakzio-sistema, azpiestazioak, seinaleztapen-sistema eta proiekturako kontroleko eta komunikazioetarako zentroa biltzen dituzte. CAFi dagokion zatiak, gainera, …

Read More »

CAF-ek 225 milioi euro inguruko zenbatekoa duten kontratuak itxi ditu

CAF Taldeak gaur egun enpresa lanean ari den negozioen ugariekin lotutako kontratuak itxi ditu duela gutxi. Negozio horiek trenen eta autobusen hornikuntza eta fabrikazioa, eta unitateen birgaitzearekin eta seinaleztapenarekin lotutako proiektuen garapena biltzen dituzte.   CAF-EK KOTXEAK HORNITZEKO BESTE KONTRATU BAT SINATU DU TRANSLINK-EKIN (IPAR IRLANDA) Translinkek eta CAFek NIIRentzat (Northern Ireland Railways) tarteko 21 kotxe berriren hornikuntza jasotzen duen …

Read More »