Londresen gidaririk gabeko trenak hornitzeko kontratua irabazi du CAF-ek

CAFi esleitu diote Transport for London (TfL) enpresak kudeatutako Docklands Light Railway (DLR) linearako 43 treneko flota diseinatzeko, fabrikatzeko eta hornitzeko kontratua. Kontratuak euskarri teknikoko eta flotarako ordezkoak hornitzeko zerbitzuak biltzen dituen akordioa jasotzen du.

Unitate moderno horiek 5 kotxekoak izango dira eta CAFen metro-ibilgailuen diseinu arrakastatsuan oinarrituta egongo dira. Aurrez ikusitakoaren arabera, 2023. urtean hasiko dute bidaiariekin egindako zerbitzua. Hogeita hamahiru trenek gaur egun DLRk dituen unitate zaharrenak ordezkatuko dituzte (ia hogeita hamar urte dituzte) eta beste 10 unitateri esker, linea osoaren edukiera eta maiztasuna areagotuko dituzte.

Tren berriek gaur egun DLR linean zerbitzua ematen duten 3 kotxeko trenen antzeko luzera izango dute, baina bidaiarientzako beste hobekuntza batzuk izango dituzte. Bidaiari buruzko informazio bisuala eta audio bidezkoa denbora errealean emateko teknologiarik aurreratuena, aire girotua, gailu mugikorrak kargatzeko puntuak, erabilera anitzeko guneak (haurtxoen aulkietarako, bizikletetarako eta ekipajea eramateko) eta gurpildun aulkientzat erreserbatutako guneak biltzen dituzte hobekuntza horiek.

Erresuma Batuko CAFeko zuzendariak, Richar Garner-ek, honako hau aipatu du: “Pozik gaude Erresuma Batuan gehien erabiltzen den tren arinerako unitateak hornitzeko Transport for London-en kontratu garrantzitsu hau lortu dugulako.

CAFen metro-unitatea aipatutakoaren moduko proiektu garrantzitsu baten behar espezifikoak asebetetzeko diseinatuta dago; izan ere, bidaiarien edukiera areagotzeaz gain, erosotasunari eta segurtasunari dagokienez ere punta-puntako zerbitzua eskainiko du”. Tren berri horiek garraioarekin lotuta Londreseko alkateak ezagutarazi duen plan estrategikoa betetzen lagunduko dute; izan ere, plan horren arabera, Londres berdeago eta bertan bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko erosoagoa den hiri bihurtu nahi dute, aldi berean enplegua eta etxebizitza berriak sortzen lagunduta.

“CAFi azkenaldian esleitu dizkioten kontratuetako azkena da hau. Esleipen horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Wales & Borders frankiziarentzako DMUen hornikuntza eta mantentze-lana, Pariseko metro-sarerako 43 RER MI2N unitateren birgaitze-lana eta Australiako Hegoaldeko G0ales Berrirako eskualdeko 29 unitate diesel-elektrikoren hornikuntza eta mantentzea”.

Jon Fox-ek, TfL-ren zerbitzuetako zuzendariak, honako hau adierazi du: ”DLRren tren zaharrenak ordezkatuta eta flota berri eta modernoa gehituta, Docklands-eko eremuaren oraingo eta etorkizuneko hazkundea bultzatzen jarraituko dute trenek. Unitateak funtzionatzen daudenean, denbora errealean bidaiariak jasoko duen informazioari, aire girotuari eta gailu mugikorrak kargatzeko puntuei esker, tren berri horiek zerbitzu erosoagoa eta konfiantzazkoa eskainiko diete bezeroei, ia 30 urte dituen eta operazioan bere bizitzazikloaren amaierara iristear den material gurpilduna ordezkatuz”.

DLR modernizatzea da Londreseko alkateak abian jarri duen garraio arloko estrategiaren zati garrantzitsu bat. Horren bidez, hiria ekologikoago eta bizitzeko, lan egiteko eta bisitatzeko irisgarriago bihurtu nahi du, enplegua eta biztanleriaren igoera bultzatzen dituzten bitartean. Garraio publikoaren arloko inbertsio horri esker, autoekiko mendekotasuna gutxitu ahal izango da eta 2041. urterako joan-etorrien % 80 garraio publikoan, bizikletaz edo oinez egitea oinarri duen alkatearen helburua lortzen lagunduko da.

Jatorrizko albistea: https://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=279

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.