berdintasuna

Biolentzia matxistaren aurka urrats feminista

Biolentzia matxistak gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara …

Read More »

CAFeko III. BERDINTASUN PLANA

Azken hilabeteotan Berdintasun Batzordea (GG.BBtako eta sindikatuetako ordezkariez osatua) III. Berdintasun Planaren osaketan ari da. Horretarako Enpresak 2014 urteari dagokion gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren inguruko diagnositik abiatuta, berdintasun plan berriaren zirriborroa aurkeztu zigun gainerako eragileoi. LABetik garrantzi handia eman genion bere garaian, Hitzarmenean Berdintasunari buruz jasotzen zenaz haratago, CAFen bertan Berdintasun Plan propio bat izateari eta beraz aktiboki …

Read More »

11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe!

Euskal Herriko mugimendu feministak abian jarritako ekimenarekin bat egiten dugu LAB-CAF Sail Sindikaleko kideok eta zentzu honetan apirilaren 9-an Gasteizen antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. (klikatu hemen egitarau osoa ikusteko) 11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest! Erasorik ez erantzunik gabe! Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak …

Read More »

MARTXOAK 8: Emakumeontzat aukera berdintasuna prekarietatearen kontra

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu. Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren …

Read More »

Azaroak 25.Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna

Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, atzo, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna zela eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu zen LAB. Aldi berean, bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera ere  salatu genuen.

Read More »

Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea

Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. “A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?” Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta. Kalean behera …

Read More »

EMAKUMEEN MUNDU MARTXA GOIERRIN

Emakumeen Mundu Martxa 1995ean “Ogia eta larrosak” izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du. Europa osoa zeharkatuko duen ibilbide batekin gauzatuko da IV. …

Read More »

KARTA SOZIALA FEMINISMOTIK ERAIKITZEN

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eraldaketa sozioekonomikorako tresna bat da; aliantza sozio-sindikal herritar zabal batetik abiatuta, Hego Euskal Herriko erakundeei interpelatu eta exijitu egiten die erabakiak har ditzaten, egungo desberdintasun sozial egoera konpontzearren. Hainbat antolakunde, mugimendu sozial eta sindikatutako feminista ugarik hartu dugu parte prozesu honetan, eta adierazi dugu Kartaren ardatz nagusietako bat feminismoa izan beharko dela emakume eta gizonen …

Read More »

EMAKUMEON POBRETZEARI AURRE EGIN!!

Espainiar eta Frantziar estatuek, zein Gasteiz eta Iruñeko gobernuek, herria pobretzearen aldeko hautu politikoa egin dute. Horretarako krisiaz baliatu, eta ezarritako neurri, erreforma zein murrizketa guztiak bide beretik joan dira; gehiago dutenek gehiago izan dezaten, eta gutxiago dutenek aldiz, gero eta gutxiago.

Jada ez du inork zalantzan jartzen euskal herritarron gehiengoa gero eta pobreagoa garela.

Read More »